Nazioarteko mugikortasun programak 2025-26

NAZIOARTEKO MUGIKORTASUN PROGRAMETAKO IKASLEAK 2025-26

  1. ATZERRIKO UNIBERTSITATERA JOAN AURRETIK
  2. ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN
  3. ATZERRIKO UNIBERTSITATETIK ITZULI ETA GERO

1.- ATZERRIKO UNIBERTSITATERA JOAN AURRETIK

IZEN-EMATEA ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN

Mugikortasun Programen Bulegoak ikasleriaren nominazioa dagokion helburuko unibertsitateetara bidaliko du. Helburuko unibertsitateak nominazioa jasotzean, bertan inskripzioa egiteko prozedura nominaturiko ikasleei posta elektronikoz bidaliko die. Ondoren, ikasle horiek Konpromiso Akademikoa (Learning Agreement) egiteko hitzordu bat jasoko dute. Hitzorduak Mugikortasun Programen Bulegoak automatikoki esleituko ditu ikasleen helburuko unibertsitateko inskripzioaren epemuga kontuan izanik.

Mugikortasun plaza lortu izanak EZ du nahitaez esan nahi ikaslea harrera unibertsitatean onartu dutenik. Harrera unibertsitatean onartua izateko kudeaketak egitea Ikaslearen erantzukizuna da. Onarpen eskabideak aurkezteko Unibertsitate bakoitzak ezartzen dituen epeak Ikasleak bete beharko ditu, kasu batzuetan on line; izan ere, unibertsitate askok ez dute epez kanpo bidalitako eskaririk onartzen.

OHARRA: helburuko unibertsitatean izena-emateko zuen espediente akademikoa (ingelesez “Transcript of Records”) behar izanez gero, eskatu eta dohainik emango dizuegu.

INFORMAZIO PRAKTIKOAK

  • Ostatua eta bestelako gai praktikoei buruz:

Harrera unibertsitateko webgunea kontsultatu eta bertako koordinatzailearekin harremanetan jarri. Atzerriko unibertsitaterako bidaia eta ikasketaldi osorako ostatua kudeatzea ikaslearen erantzukizuna da. Unibertsitate gehienek ikasleari hirian ostatua lortzen laguntzeko bulego bat izan ohi dute.

  • Aseguru eta osasun arretari buruz: NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:
  • Bisari buruz: Tokian tokiko enbaxada edo kontsulatuetan egin kontsulta eta lehenbailehen tramitatu, datuen zuzentasuna behar bezala egiaztatuz.

  • Atzerrira joan aurretik bidaiatzeko gomendioak kontsultatu.

  • Online hizkuntza mailaketa-probari buruz (Erasmus+ soilik): Mugikortasun ikasleak OLS aplikazioaren bidez sarean hizkuntza mailaketa-proba egiteko aukera du.

DIRU-LAGUNTZAK

  • Horietako batzuk ikasleak berak gestionatuko ditu eta besteak ORI-k gestionatuko ditu. Zenbatekoak eta tramitazioari buruzko informazioa haien webgunean eta GAURen kontsultatu.
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo erroldatuak: bakoitzari dagokion Gobernu Autonomoaren Hezkuntza Zerbitzuan ere informazioa jaso. 

  • Ikasleriak unibertsitate ikasketak egiteko beka orokorrak (Eusko Jaurlaritza, beste Gobernu Autonomoak eta Hezkuntza Ministerioa) eskatzeko eskubidea izango du eta betebeharrak betez gero jaso ahal izango da.

​​​UPV/EHUko MATRIKULA

Automatrikularako epean Konpromiso Akademikoan sartutako UPV/EHUko irakasgaien matrikula egin beharko duzue. Posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizue.

Hauez gain, Konpromiso Akademikoan ez dauden irakasgairik izanez gero, hauek ere matrikulatu beharko dituzue, hauei dagozkien azterketak Gasteizen ohiko edota ezohiko deialdian egingo dituzuelarik.

Fakultateko Idazkaritzatik posta elektronikoz matrikularen gordekina igorriko dizuete: egiaztatu dena zuzen dagoela.

KONPROMISO AKADEMIKOA

Egonaldia hasi baino lehen, Dekanordearekin “Konpromiso Akademikoa (Learning Agreement) adostu beharko da. Agiri horretan helburuko ikastegian egingo diren irakasgaiak eta UPV/EHUn izango dituzten aintzatespenak zerrendaturik egongo dira. 

KONPROMISO AKADEMIKOARI BURUZKO PROZEDURA (PDF)

DOKUMENTU HAU MUGIKORTASUNA HASI AURRETIK BETE GABE ETA IKASLEAK ETA DEKANORDEAK SINATU GABE BALEGO, EZ DA INOLAKO AINTZATESPENIK EGINGO.
GRADU AMAIERAKO LANA DERRIGORREZ LETREN FAKULTATEAN DEFENDATU BEHARKO DA, BERAZ, EZINGO DA HELBURUKO UNIBERTSITATEAN AINTZATETSI.

​​​​​Konpromiso Akademikoa kudeatzeko dokumentuak:

2.- ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN

  • Ikasleak Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegora (NHB) nahitaezko dokumentuak (GAUR eta Webgunean ikusi) igorri behar ditu:  Egonaldiaren Hasierako Ziurtagiria eta Egonaldi Amaierako Ziurtagiria.

  • Konpromiso Akademikoan aldaketaren bat egin behar izanez gero, aurreko atalean azalduriko instrukzioak jarraitu.

  • Ikasleak behin betiko Konpromiso Akademikoa hiru aldeongatik zuzen sinaturik  nazioartekoak.letrak@ehu.eus helbidera bidali behar du.

  • Atzerriko ikasketa-egonaldia bukatu aurretik, ikasleak ziurtatu behar du bere Noten Ziurtagiria (Transcript of Records) Mugikortasun Programen Bulegora bidaliko dela: nazioartekoak.letrak@ehu.eus. Transcript of Records-a helburuko unibertsitatearengatik sinaturik eta zigilaturik egon behar du. Kalifikaziorik gabeko asistentzia-ziurtagiriek ez dute baliorik izango.

  • Ikasketa-egonaldiaren luzapena: lehen lauhilabeteko mugikortasunetan, atzerriko ikasketa-egonaldia ikasturte osorako luzatzeko prozedura eta baldintzak hurrengo dokumentuan argitaraturik daude (Eskaria egiteko epemuga: azaroaren 15a).

Ikasketa-egonaldiaren luzapena kudeatzeko dokumentuak:

3.- ATZERRIKO UNIBERTSITATETIK ITZULI ETA GERO

  • Kredituen aintzatespen akademikoa egingo da, behin behin hiru dokumentu hauek entregaturik daudenean: hiru aldeek sinaturiko Akordio Akademikoa, Egonaldi Amaierako Ziurtagiria eta Noten Ziurtagiria.

  • Automatrikula epea hasi baino aste bete lehenagorako kredituen aintzatespena egitea posible izango ez balitz Noten Ziurtagiriaren igorpena berandutu delako, ikasleari automatrikula egiteko hitzordua epearen azken egunean esleituko zaio. Ondorioz, izan liteke ikaslea hautazko irakasgairen batean matrikulatu ezin izana matrikulazioak beterik egon litezkeelako.

  • Noten Ziurtagiria igortzeko epemuga: hurrengo ikasturteko irailaren 30a. Data hau iragan ostean, aktak itxiko dira eta ezingo da irakasgaien aintzatespen akademikoa egin.

  • Kredituen Aintzatespen Akademikoa (PDF)