Breadcrumb

info dekanoaren agurra

Dekanoaren agurra

Belen Bengoetxea, Letren Fakultateko Dekanoa

Ongi etorri Letren Fakultatera eta haren webgunera. Bertan, hainbat gai interesgarriri buruzko informazioa aurkituko duzue, hala nola irakaskuntza eskaintzari, kudeaketari edo ikastegiak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzkoa. Gure Fakultatea Arabako Campusean dago, eta UPV/EHUko garrantzitsuenetako bat da bere dimentsioengatik eta ikasle eta irakasle kopuruagatik. 1982an sortutako Filologia eta Geografia eta Historia Fakultatean du jatorria.

Gaur egun, Letren Fakultateak graduko eta graduondoko prestakuntza programa zabala eskaintzen du, Arteen eta Giza Zientzien eta Gizarte eta Lege Zientzien adarretako diziplina askotakoak. Graduko zazpi titulazio ofizial eskaintzen ditugu: Ingeles Ikasketak, Euskal Ikasketak, Filologia, Itzulpengintza eta Interpretazioa, Historia, Artearen Historia eta Geografia eta Lurralde Antolamendua; eta doktoregorako bidea zabaltzen duten lau master ofizial: Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia, Hizkuntzalaritza Teorikoa eta Esperimentala, Language Acquisition in Multilingual Settings eta Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak. Eskaintza horri hiru Berezko Titulu gehitu beha zaizkio: Euskal Diasporaren Unibertsitate Espezializazioa eta Frantses Ikasketen eta Itzulpengintza eta Interpretazioa Espainiako Zeinu Hizkuntzan (TILSE) Unibertsitate Hedakuntzako Diplomak.

Titulazioetan, fakultatearen lehentasunak dira irakaskuntza-ikasketa metodologia aktiboak bultzatzea eta unibertsitate honek kudeatzen dituen programetan parte har dezaketen ikasleen artean mugikortasuna bultzatzea; era berean,  enpresa eta erakundeetan kanpoko praktikak egitera ere bultzatzen ditugu ikasleak.

Letren Fakultatearen beste ezaugarri nagusietako bat da hainbat arlotan egiten dugun ikerketa lan handia, eta horren erakusle ditugu ikastegian ditugun ikertalde eta proiektu aitortuak, bai eta ezagutza hedatzeko eta transferitzeko egiten dugun lana ere.

Irakaskuntza eta ikerketa lanerako, kalitatezko azpiegiturak ditugu: laborategiak, lanerako guneak eta ekipamendu handiko gelak.

Dekanotza Taldean lan egiten dugu kalitatezko prestakuntza emateko, Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak bultzatzen eta garatzen laguntzeko. Horrela, bada, gure helburu nagusietako bat da jakintza arlo horietan etorkizunak planteatzen dituen erronkei aurre egiteko gai izango diren profesionalak prestatzea.

Espero dugu Letren Fakultatera egindako bisita esperientzia positiboa eta emankorra izatea.

Belen Bengoetxea Rementeria

Letren Fakultateko Dekanoa