Itzultzaileen eginkizun nagusia hizkuntza bitartekaritza da, itzultzaileak hizkuntza desberdineko hiztunak elkar uler daitezen bitartekariak baitira. Pertsonen arteko eta nazioarteko harremanek nabarmen egiten dute hobera haiek esku hartzen dutenean; izan ere, komunikazio zuzen, zehatz eta eraginkor batek gaizki ulertzeak saihesten ditu, eta, zenbait kasutan, gatazkak ere.
Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduak teknika eta metodologia espezifikoak emango dizkizu lan hizkuntzak menperatzeko era guztietako komunikazio testuingurutan eta testu motatan. Horrez gain, trebetasun dokumentalak eta bitartekoak eskuratuko dituzu, besteak beste, informazioa berreskuratzeko eta ebaluatzeko, hiztegi orokorrak eta espezializatuak sortzeko, glosarioak egiteko, terminoak sortzeko, eta testuak orrazteko eta zuzentzeko. Hori guztia teknika informatiko aurreratuenen laguntzaz.
Honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Interpretazioa eta A1-A2 Itzulpengintza eta Interpretazioa. Era berean, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu lanbidea ezagutzeko.
Ezagutza arloa
Arteak eta Giza Zientziak
Ikastegia
Campusa
Araba
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Alemana, Arabiera, Errusiera, Euskara, Frantsesa, Galiziera, Gaztelania, Greziera modernoa, Ingelesa, Italiera
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,29 €
Gutxieneko nota
8,266 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
60 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Laugarren hizkuntza bat ikasteko aukera izango duzu, plus bat zeure curriculumerako: arabiera, galegoa, egungo greziera edo italiera.
- Hiru hizkuntzatako itzulpengintza praktikak, bigarren ikastaroan hasita.
- Hizkuntza eta aldi bereko interpretaziorako punta-puntako laborategiak Letren Fakultatean eta Micaela Portilla ikergunean.
- Bigarren ikastaroan hasita, mugikortasun egonaldiak egin ahal izango duzu unibertsitate nazional eta nazioartekoetan Erresuma Batua, Alemania, AEB edo Australia, esaterako.
Sarrera-profila
Halaber, komunikazio eta gizarte trebetasunak dituen pertsona bat bazara, eta antolakuntza, sintesi, arrazonamendu eta abstrakzio gaitasunak badituzu, Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua ezin hobea da zuretzat.
Irteera profesionalak
Lan irteera nagusiak hauek dira:
- Itzulpengintza, oro har
- Itzulpengintza espezializatua (juridikoa, ekonomikoa, zientifikoa)
- Lotura, hitzaldi edo gizarte interpretea
- Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea, akademiak eta hizkuntzak ikasteko zentroak)
- Hizkuntzalaritza eta literatura ikerketa
- Hizkuntza eta literatura aholkularitza eta plangintza
- Testuen edizioa eta zuzenketa; argitalpenen industria
- Terminologia eta hizkuntza espezializatuak
- Kultura zerbitzuentzako aholkularitza teknikoa eta kudeaketa, hizkuntza eta kultura bitartekaritza, nazioarteko harremanak, giza baliabideak eta turismoa
- Kanpo merkataritza