Breadcrumb

erasmus_letrak

Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak 2025-26

  1. Bete beharreko baldintzak
  2. Norakoak
  3. Hizkuntza-eskakizunak
  4. Eskaera eta dokumentazioa
  5. Esleipena

 

1.- Bete beharreko baldintzak

Eskaera egin aurretik oso garrrantzitsua da Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen Arloko Errektoreordetzako webgunean indarrean dauden Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak mugikortasun programen deialdia osorik irakurtzea. Batez ere, hurrengo OSO GARRANTZITSUA eta 2025-26 DEIALDIA dokumentuak.

2.- Norakoak

Erasmus+ Programa:

Latinoamerika eta Beste Norakoak Programak:

Oso garrantzitsua da ikasleak plaza bat aukeratu aurretik Letren Fakultatean  egiten ari den ikasketen baliokideak norako unibertsitatean eskaintzen direla ziurtatzea.

Latinoamerika eta Beste Norakoak Programetan plazak eskuragarri egon daitezke: Letren Fakultateko ikasleentzat soilik; ikastegi ezberdinetako ikasleei; edo UPV/EHUko ikastegi guztietako ikasleei baldin eta “Ikastegiak” zutabean “Denak” adierazten baldin bada: 

Eskuragai dauden norakoak GAURen argitaratuta

3.- Hizkuntza-eskakizunak

Eskuragarri dauden plazen hizkuntza-eskakizunak aurreko Norakoak ataleko tauletan kontsulta daitezke. Hizkuntza-ziurtagiria derrigorrezkoa den norakoetan, beranduenez, deialdian ezarritako agiriak zuzentzeko epearen barruan aurkeztu beharko da.

Hizkuntza-eskakizuna gomendagarria den unibertsitateetan, ikasleak ez digu hizkuntza-ziurtagiria aurkeztu behar baina maila zehatz hori lortzeko konpromisoa hartu behar du.

4.- Eskaria eta Dokumentazioa

Hiru mugikortasun programetarako (Erasmus+, Latinoamerika y Beste Norakoak) eskari bateratua GAUR plataformaren bitartez egin beharko da 2024ko azaroaren 4tik azaroaren 18ra, ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan harturik.

Gehienez 8 norako ezberdin aukeratu daitezke (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) ikaslearen lehentasunaren arabera ordenaturik.

Oharra: eskaera egitean mozilla firefox edo internet explorer nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen da. Gainontzeko nabigatzaileak agian oker funtziona dezakete.
Oharra: Aurtengo ERASMUS-AL-BN deialdian plaza bat jasotzen duten ikasleek EZIN izango dute SICUE deialdian parte hartu, nahiz eta esleitutako plazari uko egin.

Eskaera egin ondoren, Letren Fakultateko 2.44 bulegoan beranduenez 2024ko abenduaren 2rako hurrengo dokumentazioa eskura entregatu beharko da:

  • Eskaera-orria imprimaturik, GAURen eskaera egin ondoren lorturikoa.

  • Argazki bat, karnet tamainakoa.

  • Atzerriko hizkuntzen gaitasunen ziurtagiriak: fotokopia eta originala (azken hau, alderatzeko soilik)

Oharra: dokumentazioa bulegoan fisikoki entregatu ezin ezean, epe barruan eta PDF formatuan hurrengo helbidera bidali beharko da: nazioartekoak.letrak@ehu.eus

Garrantzitsua: Beste Norakoak programako plazaren bat aukeratzekotan (Norakoak Taulako “IKASTEGIAK” zutabean “DENAK” adierazita daudenak) edota unibertsitate osorako zabalik dauden Erasmus+ plazak aukeratuz gero, hizkuntza-ziurtagiriak Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegora ere nahitaez bidali beharko dira: certiidiomas.internacional@ehu.es

5.- Esleipena

Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra eskaera egiterako orduan UPV/EHUko espediente akademikoko batez besteko nota izango da.

Itzulpengintza eta Interpretazio Graduko ikasleek lehen mailan izanik eskaera eginez gero, UPV/EHUn ez dute batezbesteko notarik. Horrenbestez, Letren Fakultateko plazetan salbuespen gisa Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE) lorturiko nota, ikasgai espezifiko gabe, kontuan hartuko zaie. Nazioarteko Harremanen Bulegoak esleituriko kupo orokorreko plazetan, ordea, batezbesteko nota “0” izango da.

Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batez besteko nota altueneko eskaritik hasita batez besteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, mugikortasun programetan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.

Eskaeran 8 aukera hautatu dituzten eta plaza horietako bat ere eman ez zaien ikasleei bete gabeko plazen bat eskaini ahal izango zaie, honako hiru baldintza hauek betetzen badituzte: eskaeran “Beste aukera batzuetan interesduna” laukitxoa markatu badute, 10.00etik 7.00ko batez besteko nota badute eta aurretik ez badute inoiz nazioarteko mugikortasunik egin.

Plazen esleipena amaitu ondoren, martxoan bilera bat antolatuko dugu deialdian plaza bat lortu duten ikasleekin, ondoren egin beharreko urratsen berri emateko. Bileraren eguna, ordua eta lekua hautatutako ikasleei zuzenean posta elektronikoz jakinaraziko diegu.