Breadcrumb

Egitekoa, Ikuspegia eta Balioak

Egitekoa, Ikuspegia eta Balioak

EGITEKOA

UPV/EHUko Letren Fakultatearen egitekoa da ikasleei kalitatezko irakaskuntza eskaintzea eta profesional trebatuak prestatzea Arteen eta Giza Zientzien eta Gizarte eta Lege Zientzien jakintza adarretan, eta haien sormena, ekimena, espiritu kritikoa, erantzukizuna eta berritzeko eta gizartearen beharrizan aldakorretara egokitzeko gaitasuna sustatzea; bai eta kalitatezko ikergune bat eratzea ere haren jakintza adarretan. Fakultateak gizartearen eta profesional taldeen bizitza osoko prestakuntzako eskariari erantzun nahi dio.

IKUSPEGIA

UPV/EHUko Letren Fakultateak Arteen eta Giza Zientzien eta Gizarte eta Lege Zientzien jakintza adarretan nazioartean onartutako irakaskuntza eta ikerketa zentroa izan nahi du, funtsezko ardatz hauekin:

Gure ikasleei prestakuntza maila handia eskaintzea, eta, horretarako, graduko eta graduondoko ikasketen eskaintza zabala eta kalitatezkoa proposatzea, irakasle eta ikertzaileen ahalmenean oinarrituta, unibertsitate prestakuntzako banakako eskaerak eta prestakuntza horren gizarte beharrak asetzeko.

Gure ikasleen aintzatespena lortzea hezkuntzaren kalitateagatik, aldaketa zientifiko, teknologiko, ingurumeneko eta sozialetara etengabe egokitzen diren irakaskuntza metodologia berritzaileak erabiltzeagatik, bai eta nazioartekotzeko aukerengatik ere, truke programen eskaintza zabalari esker.

Gure egresatuen ospea indartzea enplegatzaileen artean, haien profesionaltasunagatik, diziplinazko prestakuntza sendoagatik, talde lanerako gaitasunagatik, erantzukizunagatik eta lidergoagatik.

Gure ikertzaileen jardueran hedapena eta kalitatea bultzatzea, eta jardueraren emaitzak gizartera transferitzea.

Fakultatearen ingurunea sustatzea, unibertsitateko kideentzako (ikasleak, irakasle-ikertzaileak (IRI) , administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZP)) bizikidetza eremu gisa, beren jarduera elkarrekiko errespetuzko eta lankidetzazko giroan garatu ahal izateko.

Gizartearen aintzatespena lortzea, ezaugarri hauek dituen Fakultate entzutetsua izateagatik: kudeaketako gardena, erantzukizun soziala, aniztasunarekiko errespetua eta konpromisoa, arazo globalekiko sentikortasuna eta konpromiso etiko sendoa. Bai eta euskal kultura garatzen eta euskara komunikazio eta lan hizkuntza gisa erabiltzen laguntzeagatik ere.

Profesionalen kolektiboaren aintzatespenari eustea, kalitatezko unibertsitate ikastegia delako, eta ezagutza ikertzen, berritzen, zabaltzen eta aplikatzen laguntzea, hezkuntza erakunde publiko gisa gizartearekin hartutako konpromisoari erantzunez.  

BALIOAK

Balio hauek Letren Fakultatearen egitekoaren eta ikuspegiaren oinarri dira:

Ikastegian lan egiten duten IRIen eta AZPko langileen eguneroko jardueraren zintzotasuna, gardentasuna, kalitatea eta etengabeko hobekuntza, erakunde publiko batek berezko eta bereizgarri izan behar baititu ezaugarri horiek.

Errespetua, funtsezko elementu gisa unibertsitateko kide guztien arteko harremanetan.

Lehentasuna ematea ikasleei eta haien prestakuntza beharrei, arreta pertsonalizatua emanez eta, ahal den neurrian, ikasleen berezitasunei eta beharrei erantzunez.

Unibertsitateko kideen erantzukizuna eta profesionaltasuna, barne hartuta gobernu onaren eta kudeaketaren gardentasunarekiko konpromisoa, eta eraginkortasuna eta efizientzia baliabideen kudeaketan, irakaskuntzarekin eta ikerketarekin lotutako zereginetan eta ikasleen ikaskuntzan.

Jokabide etikoa eta emakumeen eta gizonen berdintasuna errespetatzea.

Gizarte premiei erantzuteko bokazioa, aniztasunaren aurrean jarrera proaktiboarekin eta desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasunarekiko konpromiso irmoarekin.

Ezagutza gizarteari transmititzea, egungo eta etorkizuneko beharrei aurre egingo dieten proiektuak gidatuz eta bizitza osoko prestakuntzarekin konprometituz.

Talde lanerako eta partaidetzazko lidergorako bokazioa, Ikastegiaren egitekoa onartuz eta partekatuz, eta aurrerabidea ekarriko duten egitekoaren eta balioen partaide izanik.

Berrikuntza, pedagogiaren arloan zein ikerkuntzan, ezagutza eta lan arlo guztietan.

Ingurumenarekiko konpromisoa, gizartearen eskaera handienetako baten ildotik.

Laburbilduz, Letren Fakultatearen jarduera bideratzen duten balioak honako hauek dira:

  • Zintzotasuna, gardentasuna, kalitatea eta etengabeko hobekuntza
  • Errespetua
  • Lehentasuna ikasleei ematea
  • Erantzukizuna eta profesionaltasuna
  • Jokabide etikoa eta emakumeen eta gizonen berdintasuna errespetatzea
  • Gizartearen beharrei erantzuteko bokazioa eta irisgarritasunarekiko konpromisoa
  • Ezagutza gizarteari transmititzea
  • Talde lana eta partaidetzazko lidergoa
  • Berrikuntza
  • Ingurumenarekiko konpromisoa