Maria Jose Olaziregi Alustiza omendua Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako #fEHUminista Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldian.
Lehenengo argitaratze data: 2025/03/11

UPV/EHUk martxoaren 10ean ospatu du Emakumeen Nazioarteko Eguneko ekitaldi ofiziala. Genero ikuspegia duten lanak saritu dira, tartean gaztelerazko lan onenaren Francisca de Aculodi Saria eraman duen Claudia Yurena Larrad ikaslearen lana. Lan akademikoak saritzeaz gainera, UPV/EHUren komunitateko kide diren sei emakume omendu dituzte, unibertsitatean eta gizartean egin duten ibilbideagatik. Horien artean egon da Maria Jose Olaziregi Alustiza Fakultateko irakaslea. Zorionak Marijo merezitako errekonozimendu horrengatik.
Maria Jose Olaziregi Alustiza
Euskal Filologian doktorea, katedradun honek Literatura eskolak ematen ditu Letren Fakultatean. Irakasle egon da atzerriko unibertsitateetan ere: Center for Basque Studies (Reno, Nevada), Constanzako unibertsitatea (Alemania), University of Chicago eta City University of New York. Euskal literaturaren historiografia eta kritika, genero-ikasketak eta literaturaren soziologia landu ditu. Gaur egun, Jakiundeko kide osoa da eta, 2013tik, Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan UPV/EHUko ikerketa-talde kontsolidatua zuzentzen du.