KDH 8 cfp

Zortzigarren edizioa | 2025ko Apirilak 1-4

Kantatzen Duten Herriak (KDH Vol. 8)

Proposamenak aurkezteko deialdia

Lehenengo argitaratze data: 2024/02/20

 

Rave & Queer | Erdigunetik at | Transgredir la pista central

Musika garaikidean erdigunearen eta musika-marjinen arteko bereizketa funtsezkoa izan da beti, edozein esparru sozial eta kulturaletan bezala. Bertan, alternatiboaren eta komertzialaren arteko zubiak, baita erresistentzien, probokazioen eta hegemonien arteko jolasa ere, bere bilakaeraren eta aldaketa musikalaren logikaren eta esanahi sozialak artikulatzeko moduaren zati izan dira betidanik. XXI. mendean, non berdefinitzen ari dira bizitzeko, eztabaidatzeko eta artikulatzeko moldeak, komertzialaren eta alternatiboaren artean bereizketa horiek, “normalaren” eta “transgresiboaren” artean, boteretsuaren eta mendekoaren artean, musikaren mundua ere berrasmatzen ari da. Musika kontsumitzeko moduen eta musikari buruzko diskurtsoen berrasmatze sozial eta teknologikoa hainbat fenomenoren eskutik doa, hala nola hiri-eszena gune komertzialean sartzea, rave-ak irudikatzen dituzten espazio erlazional eta sinbolikoak, edo queer-aren adierazpen ugariak eszena musikalean. Aldaketa-erritmo frenetikoa izanik, erdiguneen egituraketa eta gizarte- eta kultura-marjinak pentsatzeko, bizitzeko eta negoziatzeko moduak etengabe artikulatzen eta berrartikulatzen dira.

Kantatzen Duten Herriak (KDH) jardunaldian, soinu eta musika garaikideez eta horiek gizartearekin duten harremanaz kezkaturik, zortzigarren edizio honetan hizlariei, gonbidatuei eta kolaboratzaileei dei egiten diegu, ahalik eta ertz gehienetatik ulertzen lagun diezaguten musika erdiguneen eta marjinen berdefinizioak eta horrek erdiguneekin eta gizarte-marjinekin duten harremana. Musika-eszenek nola artikulatzen dituzten disidentziak, queerra, mendekoa eta desbideratua, eta nola lotzen diren haien artean eta nola aldatzen den erdigune kormertzial eta marjina alternatiboen edo underground-en arteko dinamika.

Ahozko komunikazioak, soinu interbentzioak, hitzaldi performatiboak, formatu txikiko kontzertuak eta abar bidaltzera gonbidatzen zaituztegu, erdiguneen eta marjinen arteko dinamikaren birdefinizioa pentsatzen laguntzeko. Jardunaldi hauetan beste gai batzuk lantzeko aukerari ez diogu atea ixten, beti jorratuko baitugu musikek, kulturak eta sormenak gizartearekin duten harreman zabala. Proposamenak aurrez aurrekoak edo onlinekoak egin daitezke. Eta beti bezala, espazio libre batean, izen-emate kuotarik gabe.

Proposamenak kdh.the@ehu.eus helbidera martxoaren 8ra arte