Pentsamendu Garaikiderako "Joxe Azurmendi" Katedra


Joxe Azurmendi Katedraren bigarren ekimena Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia izeneko ikerketa masterra egiteko dirulaguntzak ematea da: gehienez ere bi urte bakoitzean, daukagun zuzkidura ekonomikoaren arabera.
Ikasle horiek Master Amaierako Lana euskaraz eta Katedraren ikerketa lerroetako baten inguruan egiteko konpromisoa hartzen dute. Horiei beste hainbat ekimen antolatzeko laguntza eskatuko zaie.
Dirulaguntza horiek epaimahai ebaluatzaile batek esleituko ditu. Epaimahai horren osaketa Katedrak adostuko du, eta, erabakia hartzeko, masterreko batzordearen iritzia jasoko du.
Pentsamendu Garaikiderako Joxe Azurmendi Katedrak, zeina Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten, euskarazko ikerketa sustatu nahi du filosofian.
JAK-k bultzatu nahi dituen ikerketa lerroak hauek dira:
JAK-ren jardueretako bat honakoa da: Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia masterra egiteko eta horri dagokion Master Amaierako Lana (MAL) euskaraz eta aipatutako ikerketa lerroetako baten inguruan egiteko diru laguntzak eskaintzea.
Aurten ere, 2025ean, aipatutako masterra egiteko bi diru laguntza emango dira. Hauek dira oinarrien xehetasunak: