Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiaren proiektuak hiru ikerketa lerro nagusi garatzen ditu:
1. Ekonomia Ituna eta euskal zerga sistema: Ekonomia Ituna; Hitzarmen Ekonomikoa; Foru Ogasunak; Euskal zerga sistema; euskal sektore publikoaren zerga eta aurrekontu politika.
2. Deszentralizazio fiskala eta zerga-sistema konparatua: Federalismo fiskalaren teoria; deszentralizazio fiskala eta finantzarioa; Espainiako finantzaketa autonomiko sistema; Europar Batasuna eta Europako integrazio fiskal eta ekonomikoaren prozesua; zerga sistemen konparazio analitikoa.
3. Erakunde publikoak eta elite politikoen azterketa: Aktoreen prosopografia edo biografia kolektiboa: talde sozialak, elite politikoak eta administrari publikoak; ordezkari batzarren, parlamentuen eta erakunde publikoen azterketa eta bilakaera.