Tailer agroekologikoak Arabako Campusean
Komunitate unibertsitarioan elikadura ohitura iraunkorrak zabaltzeko asmoz, Arabako Kanpuseko irakasle-talde batek tailer agroekologiko batzuen antolaketa sustatu du. Tailer haun antolakuntzan elikadura jasangarriaren aldeko apustua egin duten inguruko elkarteek (ENEEK, Bionekazaritza, Slow Food Araba eta Zentzuz Kontsumitu) zein Euskal Herriko Unibertsitateko Zentzumen Analisiaren Laborategiko (LASEHU), kideek parte hartuko dute ere.
Tailer agroekologiko hauek bi helburu nagusi dituzte:
- Informazioa eskaini, eta ohitura jasangarrien aldeko jarrerak sortzea. Zehatzago: gaur egun nagusi den elikadura-ereduak dituen inpaktuen gaineko informazioa eskaini, sukaldatzeko gogoa sustatu, elikagaiak dastatzen erakutsi eta gure inguruko agroekologiari buruz informazioa eskaini.
- Elikagai jasangarriak eskuratzea erraztu: Jaki ekologiko, tokikoak eta bitartekaririk gabekoak salgai jarri, baita merkataritza justuko elikagaiak salgai jarri.
Helburu horiek lortzeko, erakunde bakoitzak zenbait ekintza osagarri egingo ditu, hala nola, argibide-taulak jarri, irakurgaiak erraztu, errezetak eskaini, prestatutako jakiak dastatzeko aukera doan eskaini, elikagaiak nola dastatu irakatsi, edo elikagai jasangarriak lortzea ahalbidetu.