HIESaren aurkako Munduko Eguna
Abenduaren 1ean HIESaren aurkako Munduko Eguna ospatu ohi da, Unibertsitate Osagarrien Espainiar Sarearekin elkarlanean egindako jarduera.
HIESaren aurkako Munduko Egunean, hezkuntza arloko erakundeek proposatutako ekintzek informazioari ematen diote garrantzia, belaunaldi berriek egunerokotasunean praktika onak lor ditzaten Giza Immunoeskasiaren Birusaren (GIB) transmisioa saihestu edo murrizte aldera.
UPV/EHUn sentsibilizazio eta hausnarketarako jarduera bat antolatu da Gipuzkoako Campuseko ikasleekin, Ignacio María Barriola ikasgelategian.
Ekintza horren bidez introspekziorako gune bat eskaini nahi izan da, itxuraz erraza erantzutekoa den galdera baten gainean pentsatzea ahalbidetzeko: Zer proposatzen duzu GIBek eragindako infekzio kopurua murrizteko?
Bideoaren musika:
Artista: Vetusta Morla.
ALBUM-a: Mismo sitio distinto lugar.
Diskografikoa: Pequeño Salto Mortal.