XXII. Fernando Buesa Mintegia
Micaela Portilla Ikerguneko Ekitaldi Aretoa (Vitoria-Gasteiz)
Frankismoaren eta terrorismoaren ondoriotasunak
Horien memorien eta biktimen aintzatespena
Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Lege oraindik nahiko berriak berretsi egin ditu 1936ko estatu-kolpearen, horrek ekarri zuen gerra zibilaren eta gero etorri zen erregimen frankistaren biktimek egiarako, justiziarako eta konponketarako dituzten eskubideak aitortzeko aurreko 2007ko legean dagoeneko jasotzen ziren ahalegina eta konpromisoa. Arau horretan bertan ezartzen da biktima horiek gogoratzeko beharra, eraikitzen goazen herrialde-proiekturako herritarrentzat euskarri eta lotura izan daitekeen memoria demokratiko baten adierazpen gisa.
Ildo horretan, Memoria Demokratikoaren legeek ez dute elkarren artean alderik garai hartako –hori ere azken mendi erdiko terrorismoen artean sartzen da– biktimen eta memoriaren gaineko asmoari, filosofiari eta aintzatespenari buruz.
Aintzatespenak aintzatespen, zenbaitetan konfrontazioa bilatu nahi izan da bi biktima mota horien artean, hots, diktadurako biktimen eta terrorismoaren biktimen artean, batzuk zein besteak gauza ezberdinak balira bezala, are aurkako eremu politikoetakoak edo ideologikoetakoak bailiran. Era berean, bereizi egin nahi izan da horien biktimagileen izaera, haien indarkerien atzean ezkutatzen ziren asmo politikoak, ideia kriminal horien salaketarekin edo eragindako gaizkiaren eta minaren oroitzapenen gaineko memoria komun bat oinarritzeko beharrekin egin nahi izan den bezala.
Finean, biktima guztientzako eta gure historiako iragan zikin horient zako egiaren, justiziaren eta konponketaren beharrari buruz, aitzakiarik gabe bat etorriz gero, konpondu beharko zenak, legeek, oro har, egin izan duten bezala, ez dute irizpide bera jasotzen iritzi publikoaren sektore batzuen aldetik, are alderdi politiko eta sozial batzuetan.
Valentin de Foronda Gizarte Historiarako Institutuarekin lankidetzan aurten ere antolatzen dugun Fernando Buesa Blanco Fundazioaren XXII. Mintegiak errealitate horri heldu nahi dio, egitate horren arrazoiak aztertu eta gizarte mailan konponbideak bilatzearren, gizarte zein lege mailan, bizitza errealean eta egunerokoan zein formalago eta normati boagoan, ez dadin egon desadostasunik, ezta ere desakordiorik. Kontua, zinez, honako galdera hori erantzutean datza: zergatik ez ditugu era berean eta ondorio guztietarako berdin-berdin hartzen frankis moaren eta terrorismoaren biktimak? Ala badago alderik horiek aintzat hartzerakoan edo horiei ematen zaien tratuan, eta ez zaie behar bezain beste arreta jarri? Alderen bat ezarri behar litzateke memoriari buruzko politika publikoetan? Ez al dira denak biktima berdinak, hasiera batean uste dugun bezala, gauzatzeko erari dagokionez proiektu kriminalen eta beren azken helburu politikoari dagokionez proiektu totalitarioen ondorio direnez.