XX. Fernando Buesa Mintegia
UPV/EHU Gradu aretoa. Elurreta eraikina(Vitoria-Gasteiz)
Justizia, egia eta elkarbizitza
Terrorismoaren eta ETA talde terrorista beraren amaierak erakunde horren berrehun preso inguru utzi ditu, beste legatu batzuen artean, euren krimenengatik kondena betetzen ari baitira. Gaur egun, eztabaida sozial, politiko, instituzional eta mediatiko bat hedatuta dago pertsona horien kondenak betetzeari eragin diezaioketen baldintza juridikoei buruz. Azaletik ikusita, zenbaitetan irakur daitezke salaketa batzuk, esaten dutenak pertsona horiek kartzelak utziko dituztela isilpeko erabaki politiko batzuei esker, teknika juridikoaren akatsengatik edo abantailak diskrezioz aplikatzeagatik. Bestaldean, berriz, ikusten dugu ukatu egiten zaizkien tratamendu edo berme batzuk eskatzen direla, praktikan jarriz gero horien kartzelaldia murriztuko edo nabarmen hobetuko luketenak.
Hamaikagarren eztabaida baten aurrean gaude, zeinetan terrorismoa egon zenean gertatutako konfrontazioa luzatu egiten den hori jada aktibo ez dagoen garai batera. Are atzeraeraginezko formula batzuk proposatzen dira, egintza jakin batzuengatiko erantzukizunak iraungi gabekotzat direlakoan. Eztabaida horren izateko arrazoiaz haraindi, uste dugu badagoela eremu tekniko bat zeinetan Justizia gai izan daiteken gaur egunean azaltzeko zein diren problematika horri buruzko aukerak eta mugak hala nola preso horien zigorren betetzeari buruzko baldintzak eta denbora. Profesionalen eta adituen ezagutza zorrotzetik abiatuta, hartu ahalko dira gaiari buruzko erabaki beren-beregizkoak. Horiek gabe, ordea, uste dugu eztabaidak ez garamatzala inora, desitxuratu besterik ez duela egiten edo inolako irtenbide praktikorik ez duen eremu batzuetan lur hartzen duela.
XX. Fernando Buesa Mintegiak ekarpena egin nahi dio, beste behin, Euskal Herriko elkarbizitzari, arazo hori ezagutzen duten profesionalak gonbidatuz joko-arauak eta, halaber, horren erraz ahazten diren eta hainbeste kalte –kalte, hain zuzen ere, gizarteak terrorismoa amaitu arren Justiziak bere egitekoa betetzen jarraitzen duenari buruzko pertzepzioari– egiten duten mugak eta aukerak azal diezazkiguten.