Euskal gizartea terrorismoaren aurrean
Erakusketa
Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa
Euskal gizarteak terrorismoaren aurrean eman zituen erantzunekin informazio-funts bikaina satu da. Material horietako asko Sancho el Sabio Fundazioaren artxiboetan daude, eta nahi duenak kontsulta ditzake.
Besteak beste, kartelak, pankartak, pegatinak, panfletoak, argazkiak, prentsa, ikus-entzunezkoak, liburuxkak eta liburuak, guztiak ere garai hartako adierazpideen euskarriak. Herritarrei haietako batzuen berri eman nahi diegu, erakusketa honen bitartez.
Aldi berean, euskal gizartearen eta Espainiako gizarteen askotariko jarrera aldakorren kontakizuna egin nahi izan dugu, euskarri horien laguntzarekin. Indarkeriari laguntzea, etsipenez onartzea, ekidistantzia eta axolagabekeria, desadostasuna, gaitzespen konprometitua eta gaitzespen masiboa, horixe izan da ibilbide horren dinamika nagusiaren bilakaera. Biktimek, berriz, honako erantzun hauek eman eta jaso dituzte, bilakaera horretan: bakardadea eta isiltasuna, testigantza minoritario eta ausartak, haserrea eta aurkako jarrera orokorra.
Azkenean, euskal gizarteak aurre egin dio arazo izugarri larri horri, eta horixe izan da ETAren amaieraren arrazoietako bat. Erakusketa honekin ibilbide bat proposatzen dizuegu haren protagonista eta ekintza nagusietan barrena.