PRESENTACION

Aurkezpena

Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila 3 sail atalez osatuta dago: Zientzia eta Teknologiako Fakultateko Sail Atala (Leioa), Farmaziako Fakultateko Sail Atala (Vitoria-Gasteiz) eta Medikuntza Fakultateko Sail Atala (Leioa) deiturikoak.

Departamentu honek zenbait gradutan irakasten du eta graduondoko irakaskuntzan esperientzia handia dauka. Gaur egun MIKROBIOLOGIA ETA OSASUN Masterreko eta Doktorego programa baten arduraduna da. Sail honen sorkuntzatik Doktoreak trebatu dira, 100 doktoretza-tesi baino gehiago zuzendu direlarik.

Sailean ikerketa taldeak daude giza infekzioen inguruan lan egiten dutenak eta baita ingurumenarekin erlazionaturiko arloetan ere. Basurtoko Unibertsitate Ospitaleko Mikrobiologia eta Infekzio-Kontrol Zerbitzua departamentuarekin lotuta dago. Halaber, beste zentro eta Unibertsitateekin ikerketa eta heziketa loturak daude.