info_servicios_apoyo

LAGUNTZA ZERBITZUA

AGUDEZIA

Zer da Agudezia – Inizia?

Ekintzailea izatea zer den bertatik bertara BIZITZEKO tailerra. Negozio-ideien diseinu PRAKTIKOA. BABESTE profesionala.

Zer da Agudezia?

 Agudezia Arabako Campusak ekintzailetza sustatzeko INIZIA Arabacampus programaren ardatz gisa 2006az geroztik bultzatzen duen Ekintzailetza Tailerra da.

Zeren bila gabiltza? Unibertsitate-komunitateko kolektiboetara (ikasleak, ikasle ohiak, irakasleak, ikertzaileak) ekintzaile izateko funtsezko trebetasunak era praktikoan eta bizipenaz hurbildu nahi ditugu, zeharkako gaitasun gisa ulertuta.

Aldi berean, Agudezia-INIZIA-ren asmoak hauek dira:

  • UNIBERTSITATE-EZAGUTZARI BALIOA EMATEA Unibertsitate-komunitatean

    sortzen den ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituta gauzatzen diren ideien eta negozio-proiektuen sorkuntza eta garapena bultzatzea.

  • ESPERIENTZIAK GURUTZATZEA Ekintzaileen kolektiboaren aniztasuna (hainbat garapen-fasetan: ideia sortzen denetik, lehen urratsak eman arte) eta inguruko enpresa-ekosistemarekin dituen harremanak aprobetxatzea, kolektiboaren irakaskuntza bideratzeko. Horrela, prozesua arintzea da asmoa eta/edo ekintzaileak laguntzarik gabeerabili ohi duen "saiakera-errorea" metodoaren berezko arriskua murriztea.
  • LEHIAKORTASUNA BIDERATZEA Enpresa kudeatzeko egiazko jardueretan

    lehenbailehen aritzeko aukerak sustatzea, ekintzailearen eta bere proiektuaren lehiakortasun-iturri gisa.

 

Ikuspegi berezi samarra:

  • Ekintzailetzara TUTORE bidez hurbiltzea..
  • Prozesua bertatik bertara BIZITZEA.
  • Negozio-ideiak sortzea, ekintzailearen aurrekarietan oinarrituta.
  • Negozioaren aurretiko bideragarritasunaren diseinu PRAKTIKOA.
  • Lehenbiziko ERABAKIAK hartzea.
  • Lehenbiziko harremanak EGIAZKO enpresa-inguruarekin.

INIZIA EKIN 2020- ARABAKO CAMPUSEKO EKINTZAILETZA SUSTATZEKO TAILERRA

 

INIZIA EKIN 2020KO TAILERREAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA. SAKATU HEMEN ALBISTERA JOATEKO.

 

INIZIA EKIN EKINTZAILEA IZAN AL ZAITEZKE? NOR IZAN DAITEKE AGUDEZIA-INIZIA EKINTZAILEA? EKINTZAILEA IZAN ZAITEZKEEN ALA EZ JAKIN EZAZU.

INIZIA EKIN Tailerretan parte hartzeko baldintzak:

  • UPV/EHUko ikaslea edo ikasle ohia izatea.
  • UPV/EHUko irakaslea edo ikertzailea izatea.

…. Eta ondorengo kezkaren bat baduzu:

  • "Enpresa sortzea zer den jakin nahiko nuke…"

    "Neure nagusia izan al naiteke?" 

  • "Zerbait sortu nahi dut… Baina ez daukat negozio-ideiarik, nola aurki dezaket neure ideia?"

  • "Gradu/master amaierako nire  proiektua enpresa bihurtu al daiteke?

  • "Ideia bat dut gogoan, zentzuzkoa al da?""Nola gauzatu dezaket?" "Nondik hasiko naiz?"

  • "Aspaldian darabilt gogoan, bideragarria ote da?" "Nire bizibidea izan al daiteke?" Zenbat diru behar dut?"

  • "Gure ikerketa-proiektua emaitzak ematen ari da, zer egin dezaket produktua/zerbitzua merkatuan bideragarri bihurtzeko?"

Tailerra praktikan

Egitura, antolakuntza, aldez aurreko esperientziak

EZ ZARA BAKARRIK EGONGO

INIZIA EKIN tailerretan alderdi hauek konbinatzen dira:

  • Taldekako saioak: astean behin, arratsaldez, 3-4 hilabetean, enpresa zer den jakiteko aukera izango duzu eta, halaber, zure ideia beste ekintzaile batzuen laguntzarekin
  • garatu ahal izango duzu eta beste INIZIA ekintzaile batzuk aurrez aurre ezagutuko dituzu. 
  • Banakako tutoretzak: saioen artean, zure ideiaren garapena aurrera eraman ahal izango duzu, prozesuan zehar gidatu eta lagunduko dizun tutore profesional baten laguntzaz.


PROZESUA BERTATIK BERTARA BIZIKO DUZU.
Enpresa kudeatzeko eskura dituzun ereduak eta teknikak ezagutuko dituzu… Eta zeure proiektuan erabiliz ikasiko dituzu:  zeuk erabakiko duzu. Ekintzailea izateko…Ekimena behar da.

ZURE IDEIA GAUZATU EGINGO DA
Zure proiektua eraikiko dugu eta zure ideia gauzatu egingo da. Azken egunean, denokproiektuak aurkeztuko dituzue eta hurrengo urratsak zein izango diren azalduko diguzue.

Ekintzailea izateko urratsa emango al duzu? Hori ez dakizu oraindik, baina… Zergatik ez duzu proba egiten?

Agudezia-INIZIA istorioak

Ezagutu Agudezia-INIZIA ekintzaileen istorioak

DAVID DIAZ DE DURANA -Oboid

Master amaierako proiektu batetik enpresa ixte bati aurre egiteko egiazko irtenbidea ematera

Teknologia aldetik aitzindaria den proiektua, unibertsitatean jaiotakoa

"Bakarrik teknologiari buruz hitz egiten hasi nintzen… Eta izena eta forma zuen proiektuarekin atera nintzen."

"Ondo bideratutako proiektu batek atea ireki zizkidan."

IRAKURRI GEHIAGO…

 

BEATRIZ URALDE -Lycolab

Ekintzailea bat negozio-ideia baten bila... Enpresa-proiektu bihurtutako ideia bat.

"Hasieran neure buruari galdetzen nion: Eta ideia bat izan gabe, ekintzailea izan al naiteke?"

"Negozio-eredua eratu ahal izan nuen… Saria lortuz."

"Inoiz ez naiz bakarrik egon: indarrak batzen ditut nire proiektuaren garapena bultzatzeko.

IRAKURRI GEHIAGO…

 

DAVID CELORRIO-ADRIAN ODRIOZOLA -BaiGene

Genetikoak gara. Ezagutzak eraldatu eta balio praktiko bihurtu nahi ditugu eta gure mundua kirola da: horrela hasi zen  Baigene

"Baigene-ri esker, atletek errendimendua hobetzeko funtsezko informazioa izan dezakete"

"Baliozko zerbait egin dezakegu gure ezagutza eta esperientzia erabiliz"

"Kudeatzeari buruzko gaietan prestakuntza  izatea beharrezkoa da"

IRAKURRI GEHIAGO…

SERGIO GONZÁLEZ -Biomimetiks -Evolers - Innobide

Hara ekintzailetzaren klabeak gure proiektuaren ardatzean: ikastea, estrategia eta aitzindaritza.

"Ez saiatzeagatik ez nuela damutu nahi pentsatu nuen"

"Bakarrik egon nintzen zenbait hilabetean, ate joka, behin eta berriz"

"Ekintzailetza-prozesua ez da inoiz amaitzen. Orain gure xedea askoz ere argiagoa da eta beste etapa bat hasiko dugu"

IRAKURRI GEHIAGO…

RAÚL PÉREZ -I+Med

Konpromiso pertsonalari eta hasierako ideian konfiantza izateari esker, Raulen enpresa-abentura egia bihurtu da

"Negozioaren ideia ikaskideekin elkarlanean aritzea eta aldi berean haien ekarpenak entzutea izan zen aberasgarriena".

"Bitarteko esperientzia guztiak bizi behar izan ditugu gaur garena izatera heltzeko"

IRAKURRI GEHIAGO…

PABLO COMINS

Grina: ekimenerako energia-iturri agorrezina… Bideratu beharrekoa.

"Betidanik nahi izan dut nire etorkizuna diseinatu… Nire grinetan oinarrituz"

"Ideia argi neukan, baina nire ogibidea izango zen ala ez jakin nahi nuen.

"Informazio onena ez da Google-n lortzen, baizik eta bezeroekin, hornitzaileekin…

IRAKURRI GEHIAGO…

LEILA PÉREZ - BITTOR RODRIGUEZ -UNDiet

Ekintzaile izatea ez da erraza, baina merezi du saiatzea, zalantzarik gabe.

"Un-Diet: Ikerketa Talde baten bultzadari esker sortutako spin-off-a"

"Ekintzaile izatea ez da erraza, baina merezi du saiatzea, zalantzarik gabe."

"Aurrea hartzea funtsezkoa dela ikasi dugu: etengabe pentsatzen ari gara gure enpresak 12-18 hilabete barru nolakoa izan behar duen."

IRAKURRI GEHIAGO…

JORGE GONZÁLEZ -ViBike

Benetan maite dugun kirola gure ogibidea izatea nahi genuen. Baina arriskua neurtuz egin nahi genuen.

"Bi anaia gazte gurasoekin bildu ziren eta seguruenik entzun nahi ez zutena esan zieten gurasoei: Ekintzaile izateko aukera aztertzen ari gara…"

"Ekintzaile izateak arriskatzea eta erabakiak hartzea eskatzen du. Funtsezkoa da ondo neurtzea eta Plan bat izatea."

"Hasierako negozio planean zehaztu genuena lortu dugu: kirolarien arteko elkargunea izatea.""

IRAKURRI GEHIAGO…

MÓNICA OJEDA: L.A.S.E.H.U. Analisi Sentsorialeko Laborategia

Ni ikertzailea naiz, ez ekintzailea

Zalantza askorekin hasi nintzen, baina, pixkanaka, ideiak antolatzen joan ginen.

Sekula ez nukeen pentsatuko saltzeko gai nintzenik… Eta Agudezian hala egin dut.

IRAKURRI GEHIAGO…