Eduki publikatzailea

B-Cubes- Parte har ezazu enpresa-estrategiako online bideo-joko berrian

Lehenengo argitaratze data: 2016/10/04

B-Cubes UPV/EHU-ren ekintzaileei sostengua emateko programek, Zitek-ek, Entreprenari-k eta Inizia-k sortutako enpresa-estrategiako online bideo-joko berria da.

B-Cubes enpresak cubit deituriko metalezko eta itxura desberdineko dadoak ekoizten eta merkaturatzen ditu. Jokoaren erronka da konpainia baten arlo guztiak eraiki eta kudeatzea: produkzioko makinak, I+G-ren departamendua, langileen kontratazioa edota kuboak publikoari saltzea. Gainera, prozesu horretan ahalik eta irabazi handienak lortzen ahalegindu behar du jokalariak.


Ez da zertan enpresetaz jakin behar edo ekonomilaria izan behar jokatzeko, logika erabiltzearekin eta erabakiak azkar hartzearekin nahikoa da.

OINARRIAK

Bideojokoak txapelketa formatua dauka. Urriaren 3an hasiko da, eta sariak eskainiko ditu eskudirutan sailkapen onena lortzen dutenentzat. Lehen erronda onlinekoa izango da, eta puntuaketa altuena duten 4 lagun aukeratuko dira. Finala AzPlay Nazioarteko Bideojoko Lehiaketaren barnean egingo da, Bilbon, eta han erabakiko dira garaileak.
Parte-hartzaileek aukera askeko kreditu bat ere lor dezakete.
Zorte on!!

TRAILERRA