Eduki publikatzailea

Inizia bosgarren edizioko sarien banaketa

Lehenengo argitaratze data: 2015/12/01

2015eko irabazleak

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Lascaray Ikerguneko bideokonferentzia gelan, Uniekintzaile/Inizia sariak banatzeko ekitaldia egin zen. Javier Garaizar UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea eta Arantza Beitia Arabako Campuseko Garapeneko zuzendaria izan ziren ekitaldiaren buru eta, berekin batera, ekitaldian edizio honetan parte hartu duten pertsonak.

Deialdi hau INIZIA Arabacampus programaren barruan sartzen da, unibertsitarioen arteko ekimenarekiko kultura sustatzea helburu duten hainbat jardunbide dauzkana. UPV/EHUko edozein ziklotako titulatu edo graduondoko pertsonak eta ikasleak edo ikerkuntza eta irakaskuntzako pertsonalari begira egindako programa da, bai eta UPV/EHUren beraren ikerketaren emaitza garatzen duen teknologia baliatu duten sustatzaileak ere.

Deialdi honen helburuen artean, nabarmentzekoa da enpresa bilaka litezkeen proiektuak sustatzea, unibertsitateak enpresa berriak sortzeko duen berrikuntza potentziala aprobetxatzea edo arabar elikagai nekazaritzaren sektorearen barruko ekimenezko jarduna bultzatzea.

Bi sari egon dira, lehenengoa, 4.000 eurotakoa eta bigarrena, 2.000 eurotakoa. Era berean, beste bi akzesit emateko aukera ere egongo da, bakoitza 1.000 eurotakoa. Sariok prestakuntza eta zerbitzu jardueretan baliatu beharko dira, proiektuaren analisi eta garapena helburu hartuta (kanpoko prestakuntza, aholkularitza, maketa eta prototipoak egin …).

Honako hauek izan dira edizio honetako irabazleak:

  • "Azotea berde autosostengarriak" Proiektua - Lehenengo saria: 4.000€

  • "Malgutech" Proiektua  - Bigarren saria: 2.000€

  • "Seeyouzoom" Proiektua - Akzesita: 1.000€

  • "Optimus 3D" Proiektua - Akzesita: 1.000 €

 

Argazkia: Nuria González