INIZIA Arabacampus Jardunaldia: Nola bihurtu errentagarri berrikuntza eta nola sartu merkatuetan era seguruan jabetza industrial eta intelektualaren bidez
Noiz eta non
2018/12/19, 09:00 - 13:00
Deskribapena
Programa honen helburua da informazio praktikoa zabaltzea honako gai honi buruz: partekatu edo sortzen den teknologia eta enpresek beren produktuak herrialdean zein nazioartean merkaturatzeko erabiltzen duten marka irudia babestuz onurak nola areagotu.
Alemaniako enpresek 25.490 eskaera aurkeztu zituzten 2017an Patenteen Europako Bulegoan. Espainiakoek aldiz, 1.676. Hau da, Alemanian 300 patente baino gehiago aurkezten dira biztanle milioi bakoitzeko; Espainian berriz, hamar aldiz gutxiago.
Horrek ez du inola ere esan nahi beste herrialde batzuetako enpresak gureak baino hiru, lau edo hamar bider berritzaileagoak direnik, baizik eta ikasi dutela nola lortu onurak jabetza industrialarekin eta intelektualarekin. Aktibo horiek enpresen onuraren muin bihurtzen ere ikasi dute.
Legeek emandako elementuak erabiliz gure jakintza eta teknologia babestu ditzakegu. Hala, beste batzuek kopiatzea ekiditeaz gain, lortutako monopolio legalaren bidez honakoak egin ditzakegu: negoziatu, elkarbanatu, geure burua finantzatu, beste batzuk lizentziatu eta babestutako gure markarekin modu seguruan merkaturatu. Azken finean, gure lehiakide nagusien pare jar gaitezke eta dirua irabaz dezakegu jardunaldian zehar azalduko den eran.
Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori,
ekintzailetasuna sustatze aldera.
HELBURUAK
-
Errentagarritasun hobea izan dezaketen eta babestuak izan daitezkeen berrikuntzaren emaitzak antzematea.
-
Berrikuntza babesteko modalitateak ezagutzea; besteak beste, jabetza industriala eta intelektuala (patenteak, baliagarritasun modeloak, diseinuak, markak...)
-
Horien funtzionamendua erraz eta adibide erreal ugarirekin ezagutzea.
-
Ezagutza lortzea sortutako jakintzaren balioari buruz, bai eta horren gaineko kontratuak egiteko erei eta negoziatzeko moduei buruz ere.
-
Enpresen jabetza industrial eta intelektualaren aktiboak sortzen eta horiei erabilgarritasuna eta balioa ematen ikastea.
NORENTZAT
- UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP),Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
- UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
- UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
- Jardunaldian interesa duten guztientzat.
EGITARAUA
- La Propiedad Industrial como elemento básico de competitividad. Casos reales y ejemplos prácticos de éxito y de errores habituales
- Jabetza industriala oinarrizko lehiakortasun elementu gisa. Arrakasta adibide praktikoak eta kasu errealak eta ohiko akatsak
- Nola jasotzen duen Zientzia eta Teknologiaren Euskal Planak.
- Kasu errealak eta adibide praktikoak. Akatsik ohikoenak.
- Ez dezagun beste batzuentzat lan egin. Legeek ematen dizkiguten mekanismoen bidez babestea.
- Patente bidezko babesa. Bide alternatiboak eta beste modalitate batzuk. Betiere, norbere burua babestu eta baliotan ezartzea.
- Jabetza industriala defendatzeko baino ez denaren ideia gainditzea
- Sortutako jakintzak merkaturatzea
- Babesteko bideak:
- Patentea
- Baliagarritasun modeloa
- Sekretu industriala*
- Diseinua
- Irudi korporatiboa eta marka
- Interneten domeinua marka gisa
- GTLD domeinu berriak
- Jabetza intelektuala eta egile eskubideak enpresetan
- (planoak, softwarea...)
- Laneko asmakizunak. Langileak eta enpresa jakintza sortzen.
- "Sekretu industriala edo komertziala babes neurri alternatibo gisa (EB 201/943 Zuzentaraua)
- Jakintza partekatua eta elkarlan teknologikoa
- Prezioagatik baino, markagatik iristea merkatura.
- Jabetza intelektualaren eskubideen babesa sarean
- Kopiatzen badidate, zer egingo dut? Nazioartekotzean eraginkorrak diren arretazko neurri eraginkorrak.
- Urra ditzaket beste batzuen eskubideak nik jakin gabe?
- Nola irabazi dirua jabetza industriala behar bezala kudeatuz
- "Edukitze" vs "kudeatze" kontzeptua jabetza industrialeko eta intelektualeko aktiboetan.
- Enpresaren jabetza industrialaren bitartez finantzaketa lortzea.
- Jabetza industriala erakundeen erabakien erdigunean.
- Ondorioak, eztabaida eta mahai-ingurua.
LEKUA: Mintegi 1 -Lascaray Ikergunea - Migel Unamuno etorbidea, 3 01006 Vitoria-Gasteiz