INIZIA ARABACAMPUS JARDUNALDIA: "Salmenta prozesuen prototipatze bizkorra"
Noiz eta non
Noiztik: 2016/10/05 Noiz arte: 2016/09/09, 09:00 - 13:00
Deskribapena
Jardunaldi honen bidez Design Thinking delakoaren jakintzak eta Lean metodologiari dagozkion kontzeptuak aplikatu nahi zaizkie, bezeroa ardatz eta muin duten salmenta prozesuei, ekintzak eta emaitzak hobetzea helburu hartuta. Jardunaldia formatu teoriko praktiko batez planteatzen da, Customer Journey Map, enpatia mapa, Net promoter score eta bestelako metodo eta erremintez egindako lana bitarte dela. Mintegi hau INIZIA programaren barruan kokatzen da, Arabako enpresa eta berrikuntza guneak (BIC Araba) eta UPV/EHUren Arabako Campusak sustatuta, ekitearen bultzatzea oinarri hartuz.
- Lekua: Centro de Investigación Lascaray Ikergunea. Miguel de Unamuno etorbidea, 3, 01006 Vitoria-Gasteiz
- Aretoa: Bideokonferentzia gela
- Data: Urriaren 5ean
- Ordutegia: 09:00 -13:00
- Informazio gehiago: 945298282 edo emailez
-
Izen emateak: Euskadi Innova
Norentzat:
- UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP),Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
- UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
- UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
- Jardunaldian interesa duten guztientzat.
Egitaraua:
Design Thinking kontzeptua (prozesu estrategiko bat, gestio eta garapen problemei aurre egiteko, diseinatzaile batek diseinu problemak ebazteko baliatzen duen ikusmoldetik bertatik) Lean metodologiarekin batera (prozesuetan beharrik gabeko xahutzeak ezabatzea, ahal denik eta azkarren ebatziz ikasteko eta laguntzeko pibotatu ahal izateko bide emanen luketen esperimentuak sortuz) integratuz, lan metodo bat garatuko da orientazio hauei loturik:
- Bezero objektiboen taldeak identifikatu
- Salmenta-prozesua analizatu eta diseinatu
- Eskaintzen dugun balioa argumentatuko lukeen mezu egokia eraiki
- Adierazleak diseinatu eta lortutako emaitzak neurtu
Hizlaria:
- INNOBIDE (www.innobide.com)