Eduki publikatzailea

Jardunaldia

INIZIA ARABACAMPUS jardunaldia: "Abia ezazu zeure marketin estrategia"

Noiz eta non

2015/12/16 2015/12/16, 09:00 - 13:00

Deskribapena

Jardunaldi honen bidez, ezagutzera eman nahi dizkizugu ETEei eta mikroETEei merkatura gerturatzeko estrategietan laguntzeko helburua duten OFFLINE eta ONLINE marketin tresnak, bai eta haien elementuak ere. Marketin plan bat egiten ere ikasiko duzu; horrekin guztiarekin, zure enpresa gailendu egingo da gainerakoen artean, eta negozio arrakastatsu bihurtuko. Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (CEIA) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.
 

  • LEKUA: Elurreta eraikineko I3 gela (1. solairuan) 
  • DATA: Abenduaren 16an
  • ORDUTEGIA: 09:00-13:00
  • IZEN -EMATEAK: Euskadi Innova
  • INFORMAZIO GEHIAGO: 945 298282, email

   
NORENTZAT:
UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP), Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
• UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
• UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
• Jardunaldian interesa duten guztientzat.

PROGRAMA:
 
• Marketin estrategia eta negozio eredua
• Bezeroa aztertzea: Bezeroaren profila eta enpatiaren mapa
• Handia al da zure merkatua?
• Marketin estrategia bat zehazten. Nola egin zeure marketin plana.
• Offline zein online marketin tresnen KITa.
• Ondorioak
 
HIZLARIA:
 
Aitor Díaz Lucas - AD CONSULTORES