Eduki publikatzailea

Jardunaldia

INIZIA Arabacampus jardunaldia: Marketina eta salmentak ekintzaileentzat

Noiz eta non

2017/11/16 2017/11/16, 09:00 - 13:00

Deskribapena

Ekintzaile askok euren produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarrietan jartzen dute arreta, negozioak arrakasta izateko elementu bereizgarri gisa. Baina merkatua nekez bereizten diren produktuz eta zerbitzuz beteta dago. Horregatik, merkatu objektibora iristen laguntzen duen bezero-esperientzia eta balio-proposamena dira berez diferentzia markatzen dutenak. Salmenten oinarrian dagoen esperientzia hori hainbat fasetan dago antolatuta, eta fase horiek estrategikoki bideratu behar dira produktua edo zerbitzua saltzeko eta, kasurik onenean, fidelizazioaren eta preskripzioaren bidez salmenta errepika dadin lortzeko. Tailer honetan, beraz, teoria eta praktika bateratuko dira, helburutzat hartuta ekintzaileak gehiago jakitea bere balio-proposamenaz, bezeroarekiko harremanen faseez eta bere bezero-esperientzia diseinatzeko oinarriez. Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.

Norentzat:

  • UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP)
  • Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP)
  •  UPV/EHUko ikasleentzat
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
  • UPV/EHUri lotutako pertsonentzat
  • Jardunaldian interesa duten guztientzat.


Egitaraua:

  • Merkatua nola aldatu den eta marketinak zer erantzun eman dituen jakitea. 
  • Merkatu-segmentuak, balio-proposamena eta bezero-esperientzia zer diren jakitea.
  • Fidelizazioaren eta bezero-esperientziaren arteko erlazioa zein den jakitea.
  • Negozio-ereduaren baitan bezero-esperientzia non kokatzen den jakitea.
  • Salmentetan bezeroarekiko harremanen faseak zein diren jakitea.
  • Bezeroaren esperientziaren mapa ezagutzea.


Hizlaria: Celestino Martínez

Data: 2017/11/16

Ordutegia: 09:00-13:00

Lekua: Lascaray ikerguneko areto nagusian

Izen-emateak: Euskadi Innova