Eduki publikatzailea

Ikastaroa

INIZIA IKASTAROA: Enpresa proiektu bat sortu eta abiarazteko ikuspegi integrala

Noiz eta non

2017/04/05 2017/04/05, 09:00 - 14:00

Deskribapena

Enpresa proiektu bat eratu eta abiarazteko prozesua eginkizun nekeza da, ez haren konplexutasungatik, baizik eta eratze hori formalizatzeko tramitazioari begira egin beharreko ahaleginengatik. Jardunaldiak ezagutarazi nahi ditu modu juridiko desberdinak, ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. Izan ere, horiek enpresa berri bat sortzerakoan lehen erabakiak hartzen lagunduko digute. Jardunaldira etortzen denari oinarrizko ezagutza emango zaio enpresa bat eratu eta abiarazteari begira, hau da, horretarako beharrezkoak diren tramiteen berri (izapide administratiboak, merkataritzakoak, fiskalak eta laboralak) emango zaio. Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.

Norentzat:

  • UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP),Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
  • UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
  • UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
  • Jardunaldian interesa duten guztientzat.

 

Egitaraua:

  • Sozietate motak eta horien ezaugarriak ezagutu
  • Enpresa bat eratu eta abiarazteko egin behar dena: izapide juridikoak, fiskalak eta laboralak, ...
  • Kontabilitate eta zerga arloko betebeharrak
  • Kontratazioa

 

Hizlaria:

  • Vega León - ASLE
  • Lekua: Centro de Investigación Lascaray Ikergunea (Sala de Videoconferencias). Avda. Miguel de Unamuno, 3 01006 Vitoria-Gasteiz
  • Data: Apirilaren 5ean
  • Ordutegia: 09:00 - 14:00
  • Antolatzailea: INIZIA Arabacampus programa
  • Izen-emateak: Euskadi Innova

 

Informazio gehiago