INIZIA Arabacampus jardunaldia: "Ekintzaile eta ikertzaileen sormena eta berrikuntza"
Noiz eta non
2022/03/15 2022/03/15, 09:00 - 13:00
Deskribapena
Deskribapena
Jardunaldi honen helburua parte-hartzaileak I+G sailetan sormenak eta berrikuntzak duten garrantziaren inguruan sentsibilizatzea da. Parte-hartzaileei prestakuntza praktikoa emateko helburua bete nahi da, sormenari buruzko kontzeptuak eta sormen-prozesuaren faseak jorratuz. Ariketa praktikoen helburua ekintzaileek eta ikertzaileek trebetasun teknikoak eta pertsonalak garatzeko tresnak eskaintzea da. Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori, ekintzailetasuna sustatze aldera.
Norentzat:
- UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP),Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
- UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
- UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
- Jardunaldian interesa duten guztientzat.
Egitaraua:
Ekintzaileak eta ikertzaileak sormenean eta berrikuntzan prestatzea.
- Zer da sormena eta zertarako balio du.
- Sormenak eta berrikuntzak duten garrantzia ekintzaile eta ikertzaileengan.
- Sormen indibiduala VS taldeko sormena
- Zaintza: giltzarria berrikuntzan.
- Nola garatu sormena ekintzailetzaren eremuan eta I+G sailetan.
- Ekintzailearen sendotasunak eta ahultasunak berrikuntzaren bidean eta I+Gko sailetan.
- Sormen-prozesua eta sormenerako teknikak.
Ariketa sortzailea: Parte-hartzaileei planteatutako erronkei buruzko ideiak sortzea. (Sormen-teknikak)
Ariketa sortzailea: Ideiak baloratzea eta lantzea. (Lanketa berritzaile teknikak)
Jardunaldiaren ondorioak.
- Zer ikasi dugu eta zertarako balio digu.
Hizlaria: Izinker (http://www.izinker.com/es/)
Data: 2022/03/15
Ordutegia: 09:00-13:00
Lekua: Lascaray Ikergunean 01 Mintegian
Izen-emateak: Formularioa
Informazio gehiago: 945298282; email