Eduki publikatzailea

Ekitadia: Gaitasun pertsonalak negozioa arrakastatsua izan dadin

Noiz eta non

2019/04/04 2019/04/04, 09:00 - 13:00

Deskribapena

LEKUA: UPV/EHUren ARABAKO CAMPUSA -Mintegi 1 -Lascaray Ikergunea - Migel Unamuno etorbidea, 3 01006 Vitoria-Gasteiz


Tailer interesgarri honetan zure gaitasun pertsonalak zure negozioarentzat zein garrantzitsuak diren jabetuko zara, negozia erabat arrakastatsua izan dadin.

Zure gaitasun pertsonalak ondo ez erabiltzeak edo gaitasunak dituzula ez jakiteak honako honetan eragiten du zuzenean: zure proiektuan emaitza onik ez lortzeak dakarren etsipena, hainbeste lan-orduren osteko nekea eta zure proiektuarekiko konpromiso eza.

Jakin badakit dituzun gaitasun pertsonal guzti-guztiak azaleratzen badituzu, honako hau lortuko duzula: oso proaktiboa izatea nahi dituzun emaitzak lortzeko, zure bezeroei zerbitzu bikaina emateko konpromisoa edukitzea (amore eman gabe) eta aurrera egitea arintasunez zein segurtasunez.

Mintegi hau INIZIA programaren harira egingo da; Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak (BIC Araba) eta UPV/EHUko Arabako Campusak abiatu dute programa hori,
ekintzailetasuna sustatze aldera.

 

Helburuak

Zure ausardia eta motibazioa handitzeko gakoak lortzea, eta erabat proaktiboa izatea
Egiten duzunarekin konprometitzeko teknikak, zure negozioa arrakastatsua izan dadin
Segurtasun handiagoarekin eta arinago aurrera egiteko eta zaintzeko estrategiak, bai eta erabateko poztasun pertsonala sentitzea ere
Zure ahalegina neurtzen ikasiko duzu, eta horrek lagunduko dizu esnatuta, pozik eta animatuta egoten, zu zaren bezalakoa, bai eta zure negozioarentzako erabaki bikainak hartzen ere

  

Norentzat

UPV/EHUko Arabako Campuseko zentroetako irakasle ikertzaileentzat (IIP),Administrazio eta Zerbitzuetako Langileentzat (AZP) eta ikasleentzat.
UPV/EHUko Arabako Campuseko ikerketa-taldeentzat.
UPV/EHUri lotutako pertsonentzat.
Jardunaldian interesa duten guztientzat.

 

Egitaraua

Energiak eta motibazioak zure negozioan duten eragina
Negozioa modu eraginkorrean garatzeko gaitasun pertsonalak sustatzea
Gaitasun eta trebetasun pertsonalak hobetzea, eta talentuak sustatzea
Eraginkortasuna hobetzen ikastea, bizitza pertsonal eta profesional paregabea lortzeko

   

Hizlaria

Rubén Sierra Fernández (https://superacoaching.com/)