Contenido_home

Ingeniaritza Elektrikoa Saila

Ingeniaritza Elektrikoa Saila UPV/EHUko Sail bat da. 60 irakasle-ikertzaile doktore profesionalek  osatzen dute, eta Ingeniaritza Elektrikoaren inguruko hainbat ikerketa-lerro garatzen dituzte, azken hauek, beti, Euskal gizarte, industria eta unibertsitate beraren beharrak kontutan hartuz. Horrez gain, enpresa-alorretik eratorritako zenbait profesionalek ere irakasle-elkartu giza bere ezagutza eman eta zabaltzen dute.

Saileko irakaskuntza eta ikerkuntza jarduera UPV/EHUko hiru Campusetan ematen da, hau da:

Sailak garatutako irakaskuntza jarduerari esker, ikasleak gidatu, formakuntzan sakondu eta etorkizunean mundu laboralak exigitzen dituen erronkei aurre egiteko profesional adituak sortzen dira. 

Ikerkuntzaren alorrean, Ingeniaritza Elektriko Sailak, enpresa eta instituzio ezberdinen lankidetzari esker, bere ezagutza zientifikoa errotu, hainbat ikerketa-lerro garatu eta beste hainbat ikerketa-proiektutan parte hartzen du.

Gaur egun, Ingeniaritza Elektriko Sailaren egoitza nagusia, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (I erikina) dago.

 

Berriak

Titulazioekin eta enpleguarekin lotutako albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2022/11/16

Duela gutxi, UPV/EHUko hogei bat karreratan enplegu osoa dagoela nabarmentzen duten zenbait berri argitaratu dira; horien artean, ingeniaritza elektrikoaren sailak emandakoak, esteka honen eskura daitezke.

Bestalde, beste esteka honetan, UPV/EHUko zein titulaziotan kobratzen den gehien nabarmentzen duten berriak ere ikus daitezke; horien artean, berriz ere Ingeniaritza Elektrikoa Sailak ematen dituenak aurki daitezke.

Eduki publikatzailea

kokalekua