Aurkezpena
UPV/EHUko Ingeniaritza Elektrikoa Sailak gizarte eta industriaren eskakizunei erantzuteko lan egiten du. Hala, irakaskuntzarekin eta ikerkuntzarekin lotutako Sailaren jardunean garrantzia berezia dute elektrizitatearen sorkuntzak, garraioak eta banaketak. Aldi berean, gaur egun gertatzen ari den eredu energetikoaren aldaketa edo energia trantsizioarekin bat eginez, zeina energia iturri berriztagarrietan eta sorkuntza banatuan oinarritzen baita, Sailak apustu garbia egin du energia alternatiboen alde (eolikoa, fotovoltaikoa, hidraulikoa, e.a.), hala nola efizientzia energetikoaren, ibilgailu elektrikoaren, baterien karga eta kudeaketa sistemen eta sare elektriko adimentsuen alde.
Webgune honen bitartez gonbitea egin nahi diegu ikasleei Saila hobeto ezagutzeko. Besteren artean, honako hauei buruzko informazioa topatu daiteke bertan: Saileko langileak, ikasketa planak, jardunaldiak, Gradu eta Master Amaierako Lanak. Guztia ere, ikasleen garapen pertsonal zein profesionala bultzatzeko asmoarekin.