IKERKETA

Ikerketa

Ikuspegi orokorra

Sail honek hainbat ikerketa-talderen lanaren bidez garatzen ditu bere I+G jarduerak. Ikerketa-talde horiek Europako, estatuko eta autonomia-erkidegoetako aurrekontuek finantzatutako proiektuak garatzen dituzte, bai eta enpresekin hartu-emanean egindako lanak ere. Ia ikerketa-jarduera guztiak materialen eta prozesu iraunkorragoen garapenera zuzenduak daude argi eta garbi. Ikerketa-ildo nagusiek zerikusia dute oinarri polimerikoa, sintetikoa eta biooinarritua duten material berrien garapenarekin eta karakterizazioarekin, katalizatzaileen garapenarekin eta karakterizazioarekin, hidrogenoaren teknologiekin, biorrefingintza-prozesuekin, ingurumen-bioteknologiekin, atmosferaren kutsadurarekin, ur eta lurzoruen kutsadurarekin eta hondakinen balorizazioarekin eta birziklapenarekin.

Ikerketa hori hiru eskoletako I+G laborategiei esker burutu daiteke. Horietan, abian diren ikerketa-ildoak garatzeko ekipamendu egokia dago, eta, gainera, UPV/EHUren ikerketarako laguntza-zerbitzuak (SGIKER) eta beste unibertsitate batzuetako (Espainiakoak eta atzerrikoak) hainbat talderekin, zientzia- eta teknologia-zentroekin eta industria-enpresetako I+G unitateekin lankidetzan aritzen dira.