Lombraña Alonso, José Ignacio
(Unibertsitateko Katedraduna)
CV Laburra
UPV/EHUagatik Kimikan, industria espezialitatean, Doktore cum laude gradua 1982 urtean lortu zuen. Irakasle modura hainbat postu izan ditu, 1997. urtean katedradun maila lortu zuen Ingeniaritza kimikoaren arloan. Bere ikerkuntza, alde batetik, uraren tratamendurako oxidazio aurreratuaren teknologien garapenean, ozonizazioan hain zuzen, eta bestetik mikrouhinen bidezko lehorketa prozesuaren ikerkuntzan datza. Bere ikerkuntza taldearen barruan, talde kontsolidatu Euskal Unibertsitate sistemak klasifikatua, hainbat proiektu zuzendu ditu. Gaur egun Europar batasuneko unibertsitateetako eta ikerkuntza zentroetako ikerkuntza talde desberdinekin kolaboratzen du. Jakintza arlo desberdineko ekintzako proposamenetan lan egiten du uretatik kutsatzaile gainerakorrak ezabatzeko proiektu koordinatuen bitartez. Nazioarteko ospea duten aldizkarietan 70 artikulu baino gehiago argitaratu ditu autore gisa eta Ingurumena babesteko teknologia aurreratuen arloan eta ingeniaritza kimiko arloan hainbat kongresuetan ahozko komunikazioak zein idatziak aurkeztu ditu. Ikertzaile gazteen tutore eta instruktore gisa 13 doktorego tesi zuzendu ditu (11 defendatuta), Europar ikasleentzako gradu-osteko nazioarteko kurtsoen antolatzailea eta txostengilea. 2014tik UPV/EHUko Ingeniaritza kimikako doktoregoko programaren koordinatzailea da.
Irakasgaiak
INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Mecánica de Fluidos
INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Tratamiento del Agua, Energía y Sostenibilidad.
Bulegoa
B1.P2.5 (ZTF-FCT)