Gutiérrez Ortiz, José Ignacio
(Unibertsiateko Katedraduna)
CV Laburra
Zientzietan (Kimikoak) lizentziatua da Bilboko Unibertsitatean, eta Zientzia Kimikoetan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik (UPV/EHU). 1995. urtetik, Ingeniaritza Kimikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoko Sailean egin du bere ikerketa jarduera. Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako (TGSA) ikerketa taldeko kide da, taldea sortu zenetik. Gutierrezen ikerketa ildoak teknologia katalitikoei lotuta daude batez ere, honako gai hauek aztertu ditu, besteak beste: konposatu organiko lurrunkor kloratuak ezabatzeko prozesua; plastikoak prozedura kimikoen bidez birziklatzeko eta/edo baliarazteko prozesua; erreformatze katalitikoko teknologien bitartez hidrogenoa lortzeko prozesua… Artikulu ugari ditu nazioarteko aldizkari prestigiotsuetan argitaratuak, doktoreak prestatu ohi ditu, eta kimikaren sektoreko industriekin eginiko hainbat proiektu eta/edo kontratutan parte hartu du.
Irakaskuntzari dagokionez, Ingeniaritza Kimikoko Graduaren eta Masterraren titulazioa ezartzen parte hartu du. Hala titulazio zaharretan nola gaur egungo graduan eta masterrean eman dituen irakasgaiak honako hauekin daude lotuta, batez ere: Jariakinen Mekanika, Bero Transmisioa, Ingurumen Ingeniaritza eta Katalisia. Lizentziaturetako tesiak eta karrera amaierako lanak zuzendu ditu (plan zaharretakoak), eta gaur egun gradu eta master amaierako lanak ere bai.
Kudeaketa akademikoa dela eta, unibertsitateko hainbat batzordetan parte hartu du eta parte hartzen du (Erasmus-Socrates saileko koordinatzailea, Fakultateko eta Unibertsitateko klaustroan ordezkari, Gradu eta Master Ikasketetako Batzordeko kidea...).
Irakasgaiak
INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Transferencia de Calor (2.), Ingeniería Ambiental (4.)
INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Catálisis y Procesos Catalíticos
Kokapena
BULEGOA: B1.P1.3 (ZTF-FCT)
LABORATEGIAK: B1.P0.1; B1.P0.2; B1.P0.3; B1.P0.4; B1.P0.7 y B1.P0.8 (ZTF-FCT)