E

Estiati Larrea, Idoia

(PostDoc Ikertzailea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniaritza Kimikoan titulatua (UPV/EHU, 2009) eta Ingeniaritza Kimikoan Doktorea (UPV/EHU, 2017). 2011an Prozesu Kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarriko masterra UPV/EHUn egin zuen.

2009an UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko sailean ikertzaile moduan lan egiten hasi zen. 2013an Eusko Jaurlaritzako Doktoratu aurreko bekaduna izan zen. 2017an UPV/EHUko Doktorego ondoko Prestakuntza programetan sartu arte doktore berriak kontratatzeko deialdiko bekaduna izan zen. 2018an ikertzaile doktorea izan zen. 2019an UPV/EHUko ikertzaile doktoreen espezializazio doktore-ondoko bekaduna izan zen. Gaur egun, ikertzaile doktorea da.

Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldean parte hartzen du. Iturri ohantze kontaktu metodoaren eskala handitzeko behar den ikerketa hidrodinamikoa helburu bezala duen ikerkuntza lerroaren parte da.

11 Ikerkuntza proiektutan parte hartu du ikertzaile laguntzaile bezala. 27 artikuluren egilea da, JRC-an indexaturiko 22 artikulu eta indexatu gabeko 5 artikulu. Gainera, nazioarteko kongresu zein internazionaletara 40 lan baino gehiago aurkeztu ditu. 2013an Ingeniaritza Kimikoko sailaren Kalitate Hobekuntza taldeetan parte hartu zuen.

Laborategia

B1.P0.6 (ZTF/FCT)