E

Elordi Foruria, Gorka

(Unibertsitateko Irakasle Titularra)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Ingeniaritza Kimikoan titulatua (UPV/EHU, 2005). PROCAT-VARES ikerketa taldean sartu nintzen FPU beka batekin doktoretza tesia egiteko. 2010ean aurkeztu nuen Tesia monomeroak edo gasolina lortzeko hondakin plastikoen, poliolefinen, balioztatzearen inguruan. Hainbat hilabetetako ikerkuntza egonaldia egin nuen Western Ontarioko Unibertsitatean (Kanada) 2008an.

2009an hasi nuen irakaskuntza lana Barneko Lan Irakasle gisa ZTFn. Ondoren, Bilboko Industri Ingeniaritza Teknikoko U.R.n (2010ean) eta Bilboko Ingeniaritza G.E.T.n (2010-2012) irakatsi dut. 2012ko irailean Irakasle Atxiki plaza lortu nuen UPV/EHUko ZTFko Ingeniaritza Kimikoa Sailean. Unibertsitateko Irakasle Titularra naiz sail berean 2020tik.

Nire ikerkuntza lerroa hondakinen (plastikoen, pneumatikoen, biomasaren…) pirolisi bidezko balioztapenean eta katalizatzaileen desaktibazioa aztertzean datza. 28 Ikerkuntza proiektutan parte hartu dut. 2100 aipamen baino gehiago jaso dituzten 31 artikulu argitaratu ditut indexatutako aldizkari internazionaletan (JCR) eta nire h indizea 22koa da. Kongresuetara, internazionaletara batez ere, 75 lan baino gehiago aurkeztu ditut, eta horietako 3 bertako ekarpenik onenak bezala izan dira baloratuak.

ZTFeko Ikerkuntza Batzordeko partaide naiz, bai eta Bioteknologia Graduko 3. mailako eta Materia Transferentzia irakasgaiko koordinatzailea ere. Ingeniaritza Kimikoa Graduko 3. kurtsoko eta Practicumeko koordinatzaile zein Ingeniaritza Kimikoa saileko Batzorde iraunkorreko partaide izan naiz 4 urtez. Ingeniaritza Kimikoa Masterrean irakasten dut bai eta Ingeniaritza Kimikoa eta Bioteknologia Graduetako 3 irakasgai ere ingelesez. 30 GrAL/MAL baino gehiago zuzendu ditut.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO ETA BIOTEKNOLOGIAKO GRADUAK; Basics of Chemical Engineering, Fluid Mechanics, Mass Transfer

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Modelado y Simulación de Procesos Químicos

Bulegoa

B1.P2.8 (ZTF-FCT)