D

De Rivas Martín, Beatriz

(Doktore Ikertzailea)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Zientzietan lizentziatua, Kimiken Atalean (UPV/EHU, 1999), eta Ingeniaritza Kimikoan lizentziatua (UPV/EHU, 2001). Ingeniaritza Kimikoan doktorea (UPV/EHU, 2006); "Premio Tesis SECAT 2006" saria eta "Doktoregoko Sari Berezia" lortu nituen 2008an. Gaur egun, ikertzaile doktorea naiz Euskal Herriko Unibertsitatean, 2013az geroztik.

"Teknologia Kimikoak Ingurugiro Sostengarrirako, TQSA" ikerketa taldean aritu naiz ikertzen; zehazki, igorpen kutsatzaileen kontrolari aplikaturiko teknologia katalitikoen erabilera ikertzen. Gaur egun, taldeak aztergai ditu prozesu hauek: kutsatzaile batzuk (besteak beste, hidrokarburo kloratua eta metanoa) errekuntza katalitikoaren bidez ezabatzeko prozesua (formulazio eraginkorren bilaketa eta ebaluazioa); plastikoak prozedura kimikoen bitartez birziklatzeko eta/edo balioztatzeko prozesua; eta hidrogenoa erreformatze katalitikoko teknologien bidez lortzeko prozesua. Ikertzaile laguntzaile izan naiz ikerketa proiektu ugaritan. 40 artikulu baino gehiago argitaratu ditut mundu osoan izen handia duten hainbat aldizkarian, eta nazioarteko bi doktorego tesi egin ditut beste kide batzuekin batera.

2007an hasi nintzen irakaskuntzan. Ordutik orain arte, askotariko eskolak eman ditut Ingeniaritza Kimikoko, Kimikako eta Ingurumen Zientzietako titulazioetan. Titulazio zaharretan eta graduan nahiz masterrean emandako irakasgaiek zerikusia dute, batez ere, Ingeniaritza Kimikoarekin eta Ingurumenarekin. Horrez gain, karrera amaierako lanak zuzendu ditut (plan zaharretan), eta, gaur egun, baita gradu eta master amaierako lanak ere.

2011. urtetik, Ingeniaritza Kimikoa Sailaren Batzorde Iraunkorreko kide naiz.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Ingeniaritza Kimikoa eta Jasangarritasuna (4.)

KIMIKAKO GRADUA: Ingeniaritza Kimikoa (3.)

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Ekoizpen Kimikoaren Optimizazioa Garapen Jasangarrirako

Bulegoa

B1.P1.1 (ZTF-FCT)