C

Castresana Pelayo, José María

(Irakasle Laguna)

Posta elektronikoa

CV Laburra

Irakaskuntzako esperientzia: 2004az geroztik irakasgaiak ematen ditut Ingeniaritza Kimikoan (goi mailako titulazioa), Ingeniaritza Kimikoko Graduan eta Ingeniaritza Kimikoko Masterrean. 2006tik 2010era, gazte profesionalak erronka energetikoen inguruan prestatzeko programaren "Tendencias y Desarrollos Tecnológicos" moduluko irakaslea izan nintzen (Novia Salcedo Fundazioa). Enpresa pribatuetan kalitatea kudeatzeko prestakuntza ekintzak (ISO-9001), ingurumena kudeatzekoak (ISO-14001) eta Energia kudeatzekoak (ISO-50001) eman dizkiet kimikaren eta metalurgiaren sektoreko 250 teknikari eta zuzendariri baino gehiagori 15 urtez, hala estatuan nola nazioartean. Ikerkuntzako esperientzia: 4 urte metalurgiaren sektorean eta 4 urte kimikaren sektorean. Enpresa pribatuko lanpostuak: 12 urte baino gehiago nazioarteko Ingurumen zuzendari gisa, kimikaren sektorean. 5 urtetik gora Kalitatea Kudeatzeko buru gisa, metalurgiaren sektorean. Industria kimikoaren ordezkaria izan nintzen "Kimika Fin Organikoa" BREFaren (OFC, 2003tik 2006ra) eta "Kimika Inorganikoaren Espezialitateak" BREFaren (SIC, 2003tik 2007ra) lantaldeetan, Europako Batzordeko Prospektibaren eta Azterketa Teknologikoen Institutuan (IPTS). Enpresa pribatuaren ordezkaria naiz CONFEBASKen eta CEOEren kide den kimikaren sektoreko AVEQ-KIMIKA enpresa elkartean (2014tik). Enpresa pribatuaren ordezkari izan nintzen lau urtez (2003-2006) kimikaren sektoreak eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Plangintza Sailak sinatutako "Industria Kimikoaren Garapen Iraunkorrerako Borondatezko Ingurumen Akordioa" lantzeko taldean.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Gestión de Calidad (4º), Organización y Gestión de Proyectos (4º)

KIMIKAKO GRADUA: Ingeniería Química (3º)

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Optimización de la Producción Química para un Desarrollo Sostenible

Bulegoa

B1.P1.1 (ZTF-FCT)