A

Aguado Zarraga, Roberto

(Unibertsitateko Katedraduna)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Zientzietan Lizentziatua, Kimika Atalean, Kimika Industrial espezialitatean (UPV/EHU, 1994) eta Ingeniaritza Kimikoan Doktorea (UPV/EHU, 1999), Lizentziatura eta Doktorego Sari Bereziekin.

Beti UPV/EHUn egin dut lan. 1997.ean irakasle lagun sartu nintzen Bilboko Industri Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan, eta 2000. urtean Zientzia eta Teknologia Fakultatera bueltatu nintzen, non gaur egun Unibertsitateko Katedradun plaza betetzen dudan. Ingeniaritza Kimikoarekin lotutako irakasgai gehienetan parte hartu dut, eta azken hamar urte hauetan "Materia Transferentzia" eta "Prozesu Kimikoen Modelakuntza eta Simulazioa" izeneko irakasgaiak irakatsi ditut.

2009. eta 2011. artean Irakaskuntzaren Plangintzarako Dekanordea izan nintzen, irakaskuntzaren prozeduraren arduraduna izaten (zilarrezko Q-arekin saritutako EFQM kudeaketa eredua) eta 2013tik 2021era Ingeniaritza Kimikoa Saileko zuzendaria izan nintzen. Zientzia eta Teknologia Fakultatearen Kalitatearen Bermerako Barne Sistemaren Akreditaziorako AUDIT Batzordearen kidea izan nintzen, eta 2016.etik Irakaslana Ebaluatzeko Unibertsitate Batzordekidea naiz. Zenbait urtetan Zientzia eta Berrikutnza Ministerioaren Ikerkuntzaren Zuzendaritza Orokorraren Adituen Batzordeko kidea izan naiz. Indexatutako zenbait nazioarteko aldizkarien zentsorea eta ANEP (Espainia), AGAE (Andaluzia) eta FONCyT (Argentina) erakundeen proiektuen ebaluatzailea naiz.

110 argitalpenen idazlea, horien artean 90 JCRan indexaturiko artikuluak (h=34, WoS) eta hamar patenteen idazlea, ikertzaile nagusia edo laguntzailea izan naiz Eusko Jaurlaritzak, Espainiako ministerioek edota Europar Batasunak finantzatutako 46 ikerketa proiektu lehiakorretan eta enpresa pribatuekiko (Energroup, Total Petrochemical, Novattia, Lantec, Johnson Matthey, BLC3 Association or Maxam Corp.) 27 kontratutan parte hartu dut. Hamar doktorego tesi zuzendu ditut, eta 2020.ean sortutako Spouted Bed Solutions S.L. start-up enpresaren ko-fundatzailea naiz. Gas solido ukipenerako teknologia berrien garapena, bide termokimikoen bidezko hondakinen balioztapena eta hidrozikloien bidezko bereizketa dira nire ikerketa lerro nagusiak.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO ETA BIOTEKONOLOGIAKO GRADUAK: Materia Transferentzia

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Prozesu Kimikoen Modelakuntza eta Simulazioa (gaztelera)

Bulegoa

B1.P2.6 (ZTF-FCT)