A

Artetxe Uria, Maite

(Irakasle Agregatua)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

2008an Ingenieritza Kimikoko ikasketak amaitu nituen Zientzia eta Teknologia fakultatean. Urte berean doktoretza ikasketak hasi nituen Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldean. 2013an "Producción de olefinas a partir de pirolisis y craqueo en línea" tesiarekin Doktore titulua lortu eta Doktorego sari berezia jaso nuen. Ondoren, UPV/EHU-ko doktoreak espezializatzeko doktoretza ondorengo bi urterako laguntza jaso nuen eta 5 hilabetez Leeds-eko (UK) unibertsitateko ikerkuntza taldean aritu nintzen lanean. Nire irakaskuntza esperientziari dagokionez, Farmazia Fakultatean, Donostia-San Sebastian-eko eskola politeknikoan eta Zientzia eta Teknologia Fakultatean aritu naiz irakasle lanetan. Egun, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimikoa departamentuan Irakasle Atxiki lanetan dihardut. Nire ikerkuntza lana pirolisi eta gasifikazioaren bidez hondakinen (biomasa, pneumatikoak, plastikoak…) balioztatzean datza, balio altuko produktuak lortzeko asmoz. Horrez gain, hidrogenoa lortzeko helburuarekin biomasa eta plastikoen pirolisi eta erreformatua ere ikertzen da. 10 Ikerkuntza Proiektutan hartu dut parte eta 36 artikulu argitaratu ditut JCRak indexaturiko aldizkarietan. Artikulu hauek 959 aipamen jaso dituzte eta 17ko h indizea lortu dut.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Materia Transferentzia, Prozesuen eta Produktuen Ingeniaritza, Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I, Transmisión de Calor

Laborategia

B1.P2.9