A

Amutio Izagirre, Maider

(Irakasle Agregatua)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Ingeniaritza Kimikoan titulatu ondoren 2006an, Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa taldean sartu nintzen doktoretza tesia egiteko. Tesia 2011an aurkeztu nuen, biomasaren pirolisia industri eskalara eramateko estrategien proposamenari buruz, eta Doktorego Sari Berezia jaso zuen. Jarraian, UPV/EHU-ko doktoreak espezializatzeko doktoretza ondorengo laguntza jaso nuen eta 2014ko urrian Ingeniaritza Kimikoko Sailean Irakasle Atxiki bezala hasi nintzen. 2019ko urtarriletik Irakasle Agregatua naiz sail honetan.

Nire ikerkuntza lana pirolisi eta gasifikazioaren bidezko hondakinen (biomasa, neumatikoak, plastikoak…) balioztatzean oinarritzen da, balio altuko produktuak lortzeko asmoz. Gaur egun biomasaren pirolisiaren garapenerako prozesuetan ari gara lanean, hondakin ezberdinak aztertuz eta lortutako produktuen propietateak hobetzeko katalizatzaileak erabiliz, baita hidrogenoa lortzeko asmoz hondakinen gasifikazio eta erreformatu katalitikoan ere. 25 ikerkuntza proiektu publikotan hartu dut parte, horietako bitan ikertzaile nagusia naizelarik, baita enpresekin egindako 7 ikerkuntza kontratutan ere. Egindako ikerkuntza lanaren bidez 76 JCR artikulu argitaratu ditut, 5031 aipamen jaso dituztenak, 45ko h indizea lortuz (WoS).

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOA ETA BIOTEKNOLOGIA GRADUAK: Erreaktoreen diseinua (euskaraz), Bereizketa prozesuak (ingeleraz)

INGENIARITZA KIMIKOA GRADUA: Esperimentazioa Ingeniaritza Kimikoan I (euskaraz eta gazteleraz).

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Tecnologías de Refinería y Petroquímica (gazteleraz)

Bulegoa

B1.P2.7 (Bulegoa, ZTF-FTC)

B1.P2.9 (Laborategia, ZTF-FCT)