UPV/EHUko deialdiak

Unibertsitatea-Gizartea Ikerketa Proiektuak (EHUn Ikerketarako Laguntzak Emateko Deialdiaren III. Modalitatea) 2016

Ikerketa proiektua

Aurkezteko epea itxita: 2016/05/10 - 2016/06/10

Erakunde deitzaileak

  • Ikerketaren arloko errektoreordetza, - UPV/EHU

Onartutako eta ukatutako proiektuen behin betiko zerrenda (2017/01/17)<br>Auzi errekurtsoa jartzeko epea: 2017/02/17 (barne)

Helburua

Proiektu hauen xedea ikertaldeei jakintza gizarteari transferitzen laguntzea da, baita talde horien eta beren ingurune sozioekonomikoaren arteko elkarreragina ahalbidetzea ere, jakintzaren transferentziari diziplina anitzetatik eta masa kritiko handiagoko taldeetan aurre egin ahal izateko.
<b>Proiektuen ezaugarriak</b>
•\tEzinbestekoa izango da proiektuan gutxienez unibertsitateko ikertalde batek eta erakunde ekonomiko edo sozial batek parte hartzea.
•\tParte hartzen duten erakunde ekonomiko edo sozialek gutxienez proiektuko gastuen %20 ordaindu beharko dute, eskudirutan egindako ekarpenaz. Erakunde laguntzailea GKE aedo lukuru asmorik gabeko beste erakunde soziala bat denean eskudirutan egindako ekarpen honen ordez, ikertzaileak edo teknikariak eskaini ahal izango dituzte, ikerketan modu aktiboan parte hartzeko, edo, bestela, diruzkoak ez diren beste ekarpen batzuk egin ahal izango dituzte, proiektua gauzatzeko egokiak direnak. Lukuru asmorik gabeko erakunde sozialen kasuan, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko erregistroan behar bezala inskribaturik egon behar dira eta UPV/EHUrekin indarreko lankidetzarako hitzarmena eduki behar dute.
•\tProiektu hauek 1 edo 2 urteko iraupena izango dute.
•\tEska daitekeen gehienezko diru laguntza 2.000 eurokoa izango da pertsonako eta urteko. Proiekturako gehienez 20.000 euro eskatu ahal izango da urteko.
•\tEskaerak bide telematikoz aurkeztuko dira, IKERTU aplikazioaren bidez. Aukeratu beharreko deialdia "PROYECTOS UNIVERSIDAD-SOCIEDAD" da.

Aurreko eta hurrengo deialdia

Harremanetarako

Deialdi hau era deszentralizatuan kudeatzen da; hortaz, argibideren bat behar izanez gero, behean agertzen diren pertsonengana zuzendu beharko zara, zeure Campus eta ikastegiaren arabera:


Info_LogosHome

Erakunde hauek finantzatutako jarduerak:

FEDERren Logotipoa
MINECOren Logotipoa
Eusko Jaurlaritzaren Logotipoa