Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa taldeak 2015
Ikerketa taldea
Erakunde deitzaileak
- Ikerketaren arloko errektoreordetza, - UPV/EHU
Behin betiko erabakia ["Egoera" atala]
Helburua
Deialdi honen helburua ikerketa jarduerak erraztea eta bultzatzea da, baita UPV/EHUko ikertaldeen lanaren kalitate zientifikoa hobetzea ere, bost ezagutza arloetan ikerketak egiteko laguntza finantzarioak emanez: zientzia, ingeniaritza eta arkitektura, osasun zientziak, gizarte zientziak eta zientzia juridikoak, eta artea eta giza zientziak.
Ikerketako ekintzen bidez helburu hauek lortu nahi ditugu:
a) Oinarrizko ikerketan aritzea, ezagutza maila handitzeko, bere horretan ondasuna den aldetik.
b) Ikerketa estrategikoaren aritzea, berrikuntza lehiakortasuna indartzeko eta gizarte ongizatea hobetzeko elementu gisa sustatzeko.
c) Unibertsitateak enpresekin eta gainerako eragile sozialekin duen harremana sustatzea.
Deialdi honen helburua bikaintasunezko ikerketa lanean arituko diren talde egonkorrak sortzea da.
Tramiteak
Maiatzaren 29ra arte: Eranskina ikerlari nagusiaren fakultateari dagokion helbide elektronikora bidali beharko da.
Ekainaren 8ra arte: Eskaerak erregistroan aurkezteko epea bukatzen da.
1. Deialdi honetan parte hartzea nahi dutenek.Eranskina (web orrian eskuragarri) beteta bidali beharko dute. Eranskina ikerlari nagusiaren fakultateari dagokion helbide elektronikora bidali beharko da, parte hartzaileen datuekin.
2. Ikerlari nagusiak eranskina berrikusita jasoko du ikertaldean parte hartu dezaketen pertsonekin.
3. Ezarritako epean UPV/EHUko erregistroetan PAPEREZKO kopia bat aurkeztu beharko dute:
• Eskaera eta ikerketa jardueren memoriaren jatorrizko dokumentua, inprimakian normalizatuan aurkeztua.
• Ikertzaile nagusiaren institutu edo saileko kontseiluaren aldeko akordioaren jatorrizko dokumentua.
• Zineko adierazpena, 3.7. oinarrian adierazitako egoeren batean ez daudela baieztatzeko. Adierazpena ikertaldeko kide guztiek sinatuko dute.
Halaber, CD bat ekarri beharko da, paperezko dokumentazioarekin batera, honako informazio honekin:
• Diru-laguntza eskaera eta ikerketa jardueren memoria, inprimaki normalizatuan.
• Ikertzaile nagusiaren eta proiektuan parte hartzen duten ikertaldeko kideen curriculum vitae osoa, inprimaki normalizatuan.
Fitxategiak soilik PDF formatuan onartuko dira.
Dokumentuak
Dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)DEIALDIAREN TESTUA - Euskal Herriko Unibertsitatean ikerkuntzarako laguntzak emateko deialdi orokorra (pdf ,2,68 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ikerketa Taldeen Eskabide-orria (doc ,638,50 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Eusko Jaurlaritzaren Curriculum-eredua (doc ,318,50 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)UPV/EHU-ren Curriculum-eredua (doc ,171,50 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Erantzunkizunpeko aitorpena (doc ,375,50 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Eranskina (xlsx ,12,75 Kb)
Egoera
Dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Behin-behineko eskaeren zerrenda (pdf ,513,43 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Akatsak zuzentzeko zerrenda (pdf ,176,87 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Akatsak zuzentzeko zerrendaren zuzenketa (pdf ,158,08 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Onartutako behin-betiko zerrenda (pdf ,121,70 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Behin betiko erabakia (2015/12/22) (pdf ,1,25 Mb)
Harremanetarako
Deialdi hau era deszentralizatuan kudeatzen da; hortaz, argibideren bat behar izanez gero, behean agertzen diren pertsonengana zuzendu beharko zara, zeure Campus eta ikastegiaren arabera: