XXI. Zientzia Asterako jardueren proposamenak egiteko deialdia
Bestelako laguntza
Izapide irekirik gabe
Onartutako eta baztertutako proposamenen behin-betiko zerrenda argitaratu da
Deialdia
UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak, Ikerkuntza Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritzaren bidez, Zientzia Astearen XXI. edizioa antolatuko du UPV/EHUko hiru Campusetan, kultura zientifikoa eta aurrerapen teknologiko berriak hedatzeko, gazteen artean zientziarekiko zaletasuna pizteko, eta gizarteak zientziarekiko duen konpromisoa eta inplikazioa areagotzeko.
Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzaren asmoa Zientzia Astean irakasle eta ikertzaileen parte hartzea ahalik eta zabalena izatea da, eta horretarako, komenigarri deritzogu deialdi hau zabaltzeari.
Nolanahi ere, XXI. Zientzia Astea egiteko moduak egoera soziosanitarioaren bilakaeraren arabera erabakiko dira. Edonola ere, Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzak behar beste neurri hartuko ditu, ekitaldia, gutxienez, ingurune birtualean burutze aldera, ahalik eta jarduera-eskaintza zabalena eta erakargarriena ahalbidetuz.
Hori horrela, ebazpen honen egunean ezin da baztertu ekitaldia modu presentzialean ere egitea, egoera soziosanitarioaren aldeko bilakaera batek hori ahalbidetuko balu. Nolanahi ere, errektoreordetza honek zuhurtzia handienaren eta osasun publikoaren babesaren printzipioek gidatuta jardungo du.
Horregatik guztiagatik, eta UPV/EHUko errektorearen 25 urtarrilaren 2017 Erabakiaren bidez (2017ko urtarrilaren 3ko EHAA, 24. zk.) eman dizkidaten eskumenez baliatuta.
Dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ebazpena, 2021eko apirilaren 21ekoa, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordearena, XXI. Zientzia Asterako jardueren proposamenak egiteko deialdiari buruzkoa (pdf ,1,84 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Aurrez aurreko jarduerak (docx ,45,76 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Online jarduerak (docx ,64,93 Kb)
Ebazpena
Dokumentuak
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ebazpena, 2021eko uztailaren 21ekoa, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordearena, zeinak XXI. Zientzia Asterako jarduera-proposamenak egiteko deialdiaren onartutako eta baztertutako proposamenen behin-behineko zerrenda onartzen baitu (pdf ,204,07 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)I. Eranskina – Onartutako eta baztertutako proposamenen behin-behineko zerrenda (pdf ,250,28 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ebazpena, 2021eko irailaren 01ekoa, UPV/EHUko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordearena, zeinak XXI. Zientzia Asterako jarduera-proposamenak egiteko deialdiaren onartutako eta baztertutako proposamenen behin-betiko zerrenda onartzen baitu (pdf ,211,27 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)I. Eranskina – Onartutako eta baztertutako proposamenen behin-betiko zerrenda (pdf ,166,24 Kb)
Harremanetarako datuak
Posta elektronikoa
- Helbide elektronikoa: zientzia-astea@ehu.eus
Telefonoak
- Esther Vicente Sáenz: 94 601 35 22
- Borja Domingo Fernández: 94 601 52 35
- 94 601 24 33