Mundua aldatzeko GrAL proposamenak aurkezteko argibideak
Komunikazio proposamena euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egingo da.
Komunikazio proposamenak bidaliko dira Biltzarraren antolakuntzaren idazkaritzara, web orrian eskura daitekeen formularioaren bidez maiatzaren 20tik irailaren 18ra bitartean. Proposamenaren barruan sartuko da GrALaren laburpena (1000 hitz gehienez) eta 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuei eginiko ekarpenaren azalpena (500 hitz gehienez).
Batzorde Zientifikoak irizpide hauek hartuko ditu kontuan GrAL proposamenak ebaluatzean:
- biltzarraren gaira egokitzea,
- planteamenduen zuzentasuna eta zorroztasuna, eta
- proposamenaren originaltasuna.
Batzorde Zientifikoak ebaluazioa egin ondoren, erabakiaren berri emango zaio proposamen egile bakoitzari, izen ematean emandako helbide elektronikoaren bidez. Mezuan adieraziko zaio proposamena onartua izan den ahozko komunikazio gisa (6-8 minutuko azalpena) edo poster formatuan.