Gaiak
Biltzarrak bost ardatz tematiko izango ditu, 2030 Agendarenak, hain zuzen:
Pertsonak
Pobrezia eta gosea –zeinahi eratakoak diren– desagerrarazteko ekimenak, eta duintasuna eta berdintasuna bermatzekoak.
Planeta
Gure planetaren baliabideak babesteko eta klima aldaketa geldiarazteko ekimenak.
Oparotasuna
Bizimodu oparoak, naturarekin harmonian daudenak bermatzeko ekimenak.
Bakea eta aliantzak
Bakea, justizia eta gizarte inklusiboa sustatzeko ekimenak, hizkuntza- eta kultura-aniztasuna babesteko ekimenak eta agenda inplementatzekoa, aliantza global sendo baten bitartez.
Esku zabalik hartuko ditugu garapen iraunkorrari ekarpen kritiko eta eraikitzaile bat egiten dioten GrAL guztiak, jakintza adarra edo gradua gorabehera.