UPV/EHUko Ikasleen VII. Biltzarra. Ingurumen aldetik jasangarria den ekitaldia
UPV/EHUko ikasleen VII. Biltzarra antolatzeko, ingurumenarekiko errespetuzko praktikak sustatu dira ahal den neurrian, jasangarriak, osasungarriak eta inklusiboak, UPV/EHUn ingurumenaren aldetik jasangarriak diren ekitaldiak antolatzeko jardunbide egokien dekalogoan aintzat hartutakoak.
Ekitaldia Bizkaia Aretoan (Bilbo) egingo da, garraio publikoan iristeko eta hainbat zerbitzutatik gertu. Bertaratutako guztiek garraiobide jasangarrietara iristeko aukeren berri jaso dute.
Bizkaia Aretoko instalazioen ezaugarriek energia murrizteko eta kontsumo eraginkorra egiteko aukera ematen dute. Espazio gehienetan argi naturala aprobetxa daiteke. Unibertsitateko gainerakoek bezala, Bizkaia Aretoak hondakinen kudeaketa eraginkorra egiten du, material birziklagarriak sailkatuz.
Ekitaldia egiten den bitartean ez da ur-botilarik erabiliko. Jatetxe-arloko zerbitzuetarako zerbitzu bat eskatu da, ahal den neurrian ingurumena errespetatzen duten janari- eta edari-aukerak kontuan hartzen dituena, erabili eta botatzeko ez diren materialak erabiltzeagatik.