2013

Emozioak, azterketa garaian estresa eta sexualitatearen inguruko tailerrak

Psikologia Aplikatuko Zerbitzuak UPV/EHUko ikasleentzat hainbat Tailer antolatu ditu. Hauek Prestakuntzako Kultura Jarduera gisa eskaintzen dira, Ikasleen Errektoreordetzaren babesarekin; bi tailerretan parte hartuz gero, ikastegi guztiek aukera askeko kreditu bana emango diete graduko ikasleei.

Ikasturteko lauhilabeteko bakoitzean hiru tailer eskainiko dira. Plaza mugatuak daudenez, izena emateko ordena zorrotz beteko da.

Izena emateko eta harremanetarako: talleres.spa@ehu.es

2012-2013 ikasturteko bigarren lauhilabetekoan honako hiru tailer hauek eskainiko dira:

1) 'Emociones y Comunicación: Cómo aprender a gestionar las emociones en la vida cotidiana' izeneko tailerra

Irakaslea: Carmen Maganto
Datak: otsailaren 18a, 20a, 25a eta 27a
Ordutegia: 16:00 - 19:00
Parte hartzaile kopurua: 25-30
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa (Gipuzkoako Campusa)

Ikasleak komunikazio zailtasunez jabetzea eta horretarako baliabide eta estrategiak eskaintzea dira tailer honen xedeak, emozioekin konektatzea eta identifikatzen jakitea, alegia.

Horrez gain, lagungarria izango da egunerokotasunean emozio positiboak eta gatazkatsuak kudeatzeko martxan jar daitezkeen estrategiak ikasteko, komunikazioa esperimentatzeko eta emozioak positiboki kudeatzeko, osasuna hobetzeko funtsezko baldintza gisa.


2) 'Afrontamiento de la ansiedad y el estrés ante los exámenes' izeneko  tailerra
Irakaslea: Alberto Amutio
Datak: otsailaren 19a, 21a, 26a eta 28a
Ordutegia: 16:00 - 19:00
Parte hartzaile kopurua: 12-15
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa (Gipuzkoako Campusa)

Tailerraren xedea azterketa garaian antsietatea eta estresa kudeatzeko estrategiak ikastea da, ikasleen errendimendua hobetzeko eta hala, emaitza akademiko hobeak eskura ditzaten. Tailerrean estresari eta antsietateari aurre egiteko estrategia nagusiak praktikan jarriko dira, eta bereziki nabarmenduko dira erlaxatzeko gaitasunak garatzea, estresa eragiten duten gertaerak modu positiboan berrebaluatzea, denbora modu zuzenean planifikatzea, gaitasunetan trebatzea eta arazoak konpontzea.

 

3) 'Sexualidad: herramientas para pensar, elegir, disfrutar y compartir' izeneko tailerra
Irakaslea: Nerea Sancho
Datak: martxoaren 4a, 6a, 11 eta 13a
Ordutegia: 16:00 - 19:00
Parte hartzaile kopurua: 12-15
Lekua: Carlos Santamaría Zentroa (Gipuzkoako Campusa)

Tailer honen xedea gaur egun indarrean dagoen sexualitate ereduaren ikuspegia eskaintzea da, eta, bidenabar, eredu zabalago bat proposatzea, bakoitzak gizon edo emakume izateko bere modu propioa aurki dezan erotikoa alaitasunez bizitzeko.

Horretarako, bakarrik zein lagunarekin gozatzeko modua aurkitzeko eta erabakiak hartzeko tresnak eta irizpideak eskainiko dira, zinemaren, argazkilaritzaren, formula erotikoen laborategiaren eta beste dinamika batzuen bitartez.