UPV/EHU Milia Buru Osasunaren alde lasterketaren laguntzailea
Mila pertsona inguruk 5 Milia Buru Osasunaren alde lasterketan parte hartu zuten, Agifesek eta Why Not? Fundazioak antolatuta. UPV/EHU lasterketaren laguntzailea da eta irteera zein helmuga Gipuzkoako Campusean zegoen. Bidenabar, berrogeita hamar parte-hartzaile inguruk roler proba egin zuten. Bigarren aldiz jarraian irabazle gorena Sergio Roman izan zen. Bestalde, 18 sari banatu ziren korrikalari eta roler onenei, hainbat maila eta kategoriatan.