Bizikleta aparkatzeko 74 gune berri
Gero eta errazagoa da bizikletaz campusera etortzea. Dagoeneko bizikleta aparkatzeko 74 gune berri jarri dira, ikastegi ezberdinetan dagoen kopurua gehituz:
-
Arkitekturarako G.E.T.-k bizikleta aparkatzeko 25 gune berri ditu
-
Ignacio María Barriola Zentroak 17 gehiago ditu
-
Joxe Mari Korta Zentroaren kanpoaldean bizikleta aparkatzeko 15 gune berri jarri dira
-
Carlos Santamaría Zentroan 12 gehiago daude
-
Unibertsitate Eskola Politeknikoak daukan kopuru handiari bost gehitu dira
![Irudia](/documents/1775594/2101318/aparcabicis.jpg/5ef8b9ae-2715-4515-bde9-5486559fa33c?t=1397041053000)