MBAe3 -Redes-Sociales

MBAe3-Sistema-evaluacion

MBAe3 masterra ebaluatzeko sistema

MBAe3 (emprendimiento - estrategia -  empresa)

Ikasleak ebaluatzeko bi adierazle erabiliko dira: bertaratzea eta errendimendua. Titulua lortzeko, nahitaezkoa da hiruhileko bakoitzean eskola orduen % 75era eta praktika orduen % 95era bertaratzea. Horrez gain, beharrezkoa izango da modulu guztiak gainditzea eta praktikei buruzko txosten bat idaztea, eskuratutako gaitasun guztiak frogatuz.

Hala, azken kalifikazioa honako hauek haztatuta aterako da:

Modulu/praktiketako lan partzialak %30
Eskoletara/praktiketara bertaratzea %10
Master Amaierako Lana (Business plan eta elevator pitch) %60

Master Amaierako Lana (MAL) ebaluatuko duen epaimahaia hiru irakaslek osatuko dute, eta, ahal dela, analisiaren xede den enpresaren zuzendaritzako kide bat ere egongo da (business angel edo antzekoa).

Master Amaierako Lanaren kalifikazio pertsonalizatua ateratzeko, taldeko MALaren kalifikazio orokorraren (% 70) eta gainerako kideen eta epaimahaikideen ebaluazioen –proportzio berdinean– batezbesteko haztatua kalkulatuko da, defentsaren ekarpenen arabera (gainerako % 30a).

Ebaluazio sistema horren helburua da ikasleek, ikasturte osoan zehar, enpresak zuzentzeko eta sortzeko behar diren trebetasunak eta gaitasunak behar bezala eskuratzen dituztela egiaztatzea.