Aurkezpena
Farmazia Fakultateko diziplina anitzeko irakasle talde bat gara, Irakaskuntza Berrikuntzan urte dezentez lanean dihardugunak. Hainbat ezagutza arlotakoak gara: Fisikokimika eta Teknika Instrumentalak, Mikrobiologia eta Immunologia, Kimika Organikoa, Farmakologia eta Teknologia Farmazeutikoa. Arlo hauek Farmazia Graduko maila guztietako irakasgaiak hartzen dituzte bere barne.
Gure helburua da ikasleek beren profesioaren edozein eremutan baliatu beharko dituzten gaitasun guztiak gara ditzaten ahalik eta modu eraginkorrenean. Hori dela eta, ikaskuntza aktiboa, diziplinartekoa eta globala bultzatuko duten aktibitateak sortzea eta ezartzea dira gure interesak, Graduko eta lan-munduko gaitasun espezifiko eta zeharkakoak barne hartuz.