William A. Douglass
Izen-abizenak:
William A. Douglass
Inbestidura eguna:
1984ko urriaren 2a
Jakintza arloa:
Euskal Antropologia
Proposamena egin duen organoa:
Filosofia eta Hezkuntza Zientziak Fakultatea
Aitabitxia edo amabitxia:
Enrique Freijo Balsebre
Arrazoia:
Bere azterlan antropologikoen bidez euskal kulturaren ikerketei egindako ekarpenagatik. Euskal Ikastegia sortu zuen Renoko Unibertsitatean, Nevadan: euskal kultura AEBn irakasteko, dokumentatzeko eta ikertzeko gune nagusia da. Era berean, euskal kultura Ipar Amerikan zabaltzen aritu zen. Hura doktore izendatuta, zeregin akademikoa eta profesionala aitortzeaz gain, urrats handia egin da euskal antropologiaren ikerketaren nazioarteko harremanaren garapenean (Enrique Freijoren "Laudatio"-a). Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies zentroaren sortzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen, eta euskal ikasketen aditu nagusietakotzat jotzen da. Gaur unibertsitate honetako doktoreen klaustroan bildu ditugun irakasleek Amerikako lur zabaletan sakabanaturiko euskal kolonienganako interesa izan dute, beren odolagatik edo egin dituzten kontaktuak direla eta. Emigratzaileen kolektiboek sorterriraino eraman dituzte.
Haien azterlanetako ekarpenei esker, gaur hobeto ezagutzen dugu Euskal Herri europarra eta amerikarra. Klaustro honetan Douglas eta Gandia irakasleak beti gurekin izateak gogora ekarri behar digu Euskal Herriak zenbaterainoko dimentsioa duen itsasoaz haraindi eta gure unibertsitateak duen bokazio amerikanista (errektoreak 1984/1985 ikasturtea hasteko ekitaldian emandako hitzaldia).
Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:
1984/06/14