Rufus H.Ritchie
Izen-abizenak:
Rufus H.Ritchie
Inbestidura eguna:
1992ko maiatzaren 8a
Jakintza arloa:
Materialen Fisika
Proposamena egin duen organoa:
Kimika Zientzien Fakultatea
Aitabitxia edo amabitxia:
Pedro Miguel Etxenike
Arrazoia:
Originaltasun handiko doktorego tesia egin zuen, zeinaren bidez Gainazalen Fisikaren arloko esperimentu berri ugari sorrarazi baitziren. Lan horietako batean (hain zuzen ere, 1957ko Physical Review aldizkarian argitaraturikoan), Gainazalen Fisikan sakabanaturiko esperimentu emaitza batzuk azaldu zituen, eta Gainazaleko Plasmoien kontzeptua ezarri zuen. Gainazalen Fisikako ikerketetan aitzindari den lan hori, argitaratu eta ondorengo 30 urteetan, sarritan aipatu dute optikaren, egoera solidoaren fisikaren, fisika nuklearraren eta ingeniaritza elektronikoaren arloko ikertzaileek, besteak beste. Gainera, Erradiazioaren Dosimetriaren esparruko oinarrizko kontzeptu asko sortzen lagundu du, eta, horrenbestez, alor horren sortzaileetako bat da. Era berean, nabarmen lagundu du fotoiekin loturiko plasmoien eraginak aztertzen. Erakutsi zuen trantsizioaren erradiazioa elektroi batek solido baten gainaldea jotzean gertatzen dela, eta zehatz-mehatz iragarri zituen igorritako fotoien ezaugarriak. Gainazaleko plasmoiaren kontzeptua oraindik ere baliagarria da fisikaren hainbat arlotako efektuak azaltzeko. Hala, gainazaleko plasmoien teorian sakontzen jarraitu zuen, gainazalaren geometriaren efektuak aztertuz eta Gainazalen Fisika submikrometrikoaren arloan ildo berriak zehaztuz. Duela gutxi, Ritchie doktoreak, beste kide batzuekin batera, beste ikuspegi bat eman zion … polarizagarri eta proiektagarrien eta beste partikula polarizagarrien arteko lerro luzearen dispertsio indarrak zehazteko arazoari. Bere ibilbide osoan 200 artikulutik gora argitaratu ditu arlo horiei buruzko zientzia aldizkari nagusietan. Halaber, Ritchie irakaslea anfitrioi atsegina izan da, Unibertsitate honetako ikertzaile ugari gonbidatu baititu Oak Ridgeko Laborategi Nazionalean egonaldiak egitera.
Gobernu Kontseiluan onartu zen eguna:
1991/10/28